La Soledad filmak jaso dau film onenaren Goya Saria

Bizkaie! 2008-02-04 12:12   Barriak

Espainiako zinemagintzaren gau nagusian, Goya Sarien banaketan, La soledad filma izan da Goya Sarien aurtengo irabazlea. Jaime Rosalesek zuzendutako filmak pelikula eta zuzendari onenaren sariak jaso ditu. Halanda be, sari gehien jaso dituan lana El Orfanato izan da.

Espainiako zinemagintzaren gau nagusian, Goya Sarien banaketan, La soledad filma izan da Goya Sarien aurtengo irabazlea. Izan be, pelikula eta zuzendari onenaren sariak jaso ditu Jaime Rosalesek zuzendutako filmak.

Halanda be, aitateko modukoak dira El orfanato eta Las trece rosas. Zazpi eta lau sari eroan ditue, hurrenez hurren.

Zuzendari barri onenaren saria Juan Antonio Bayonak jaso dau El orfanato pelikuleagaz.


Verdu eta San Juan, aktore onenak

Aktore protagonistei jagokenez, Alberto San Juan eta Maribel Verdu izan dira saridunak, Siete mesas de billar frances eta Bajo las estrellas filmakaz.


Nafarrak protagonista

Hainbat izen euskaldun be izan dira aurten Goya Sarietarako izentauen artean eta, horreetatik, Felix Viscarret zine-zuzendari eta gidoigile nafarra izan da sari bat jaso dauena. Bajo las estrellas filmeko gidoi egokituagaitik emon deutsie Goya Saria Viscarreti.

Fernando Aranburu donostiarraren El trompetista del utopia nobela egokitu dau Viscarret-ek Bajo las estrellas filman.

Protagonistea izan dan beste nafarra Alfredo Landa izan da. Omenenezko Goya Saria jaso dau Espainiako zinemagintzan egindako omenaldi modura. Aktore iruindarrak oso pozik jaso dau saria.


Aipatzeko moduko beste sari batzuk

Dokumental onenaren saria Invisibles-ek jaso dau. Javier Bardem aktore espainiarra da dokumentalaren produktorea Mugarik Gabeko Medikuen Erakundeagaz batera.

Bestalde, efektu berezien eta soinu onenaren sariak El orfanato filmarentzat izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu