Guggenheim Bilbao Museoak ingurumen kudeaketearen Aenor banderea eskuratu dau

Bizkaie! 2008-02-04 12:04

Ingurumen Kudeaketearen Aenor Bandereak hondartzei eta kostaldeko guneei aitamen publikoa egiten eutsen hasieran, baina aurten turismoaren alorrean diharduen eta UNE-EN ISO 14001 arauaren arabera ingurumen kudeaketan ziurtagiria jaso daben erakundeei be luzatu jake.

Guggenheim Bilbao Museoak Aenorrek (Espainiako Normalizazio eta Ziurtagiri Elkartea) emondako Ingurumen Kudeaketearen Banderea jaso dau. Bandera honegaz Aenorrek turismoaren alorrean diharduen hainbat erakundeei besteakandik desbardinduko dituan elementu bat emon nahi deutse. Era berean, elementu horrek ingurumenagaz daben konpromisoa ezagutzera emoten lagunduko deutse.

Museo bilbotarretik adierazo dabenez, 2004. urtetik Guggenheim Bilbao Museoak UNE-EN ISO 14001 nazinoarteko arauaren arabera ziurtatutako ingurumena kudeatzeko sistema bat dauka eta Estaduko lehenengo museoa izan zan ziurtagiri hori lortzen.

Oraintsu eskuraturiko bandereak museoak ingurumenagaz dauen konpromisoa barriro be saritzen dau. Izan be, Ingurumen Kudeaketearen Aenor Bandereak hondartzei eta kostaldeko guneei aitamen publikoa egiten eutsen hasieran, baina aurten turismoaren alorrean diharduen eta UNE-EN ISO 14001 arauaren arabera ingurumen kudeaketan ziurtagiria jaso daben erakundeei be luzatu jake.

Saria oraintsu emon da Fitur Nazinoarteko Turismo Azokan, Madrilen. Rogelio Diez Guggenheim Bilbao Museoko Mantenimendu eta Instalazinoen zuzendariordeak jaso eban banderea Avelino Brito Aenorreko zuzendariorde nagusiaren eta Jaime Fontanals Ziurtagiritzaren zuzendari komertzialaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu