Langabeziak gora egin dau EAEn eta Nafarroan

Bizkaie! 2008-02-04 15:36

EAEko lan bulego publikoetan 6.811 lanbako gehiago zenbatu ditue urtarrilean eta, aurreko hilebeteagaz konparauta, % 9,13 egin dau gora langabezia-taseak. Datuon arabera, 81.393 lanbako dagoz EAEn.

Langabezia hazi egin da urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, nabarmen hazi be, % 9,13 eta % 10,15, hurranez hurran, Espainiako Lan Ministerioak emondako datuen arabera.

EAEko lan bulego publikoetan 6.811 lanbako gehiago zenbatu ditue urtarrilean eta, aurreko hilebeteagaz konparauta, % 9,13 egin dau gora langabezia-taseak. Datuon arabera, 81.393 lanbako dagoz EAEn.

Nafarroan, 2.190 persona gehiagok emon eben izena lan bulego publikoetan (%10,15 egin dau gora taseak) eta, beraz, 23.765 lanbako dagoz foru erkidegoan.

EAE barruan, Araban hazi da gehien langabezia (% 9,99), Gipuzkoan ondoren (% 9,46), eta Bizkaian, azkenik (% 8,73).

Batez be zerbitzu alorrean egin dau gora langabeziak (5.436 lanbako gehiago), ondoren industrian (781), eraikuntzan (187) eta nekazaritzan (71).

Espainiako Estaduan, erkidego guztietan hazi da langabezia eta batez bestekoa % 6,22koa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu