Ipuin Erotikoen XIII. Lehiaketea antolatu dau Basauriko Euskarabila alkarteak
2008-02-14 12:10Sariketan 1992an edo lehenago jaiotako edozein lagunek parte hartu leike, eta lan guztiek argitarabakoak eta euskeraz idatziak izan behar dabe. Ipuin erotikoak izan behar dira aurkezten diran lanak, bi eta hamar orrialde arteko luzereagaz.
Basauriko Euskarabila euskera alkarteak Ipuin Erotikoen Lehiaketearen 13. edizinoa jarri dau martxan, eta lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 21a izango da. Sariak maiatzaren 27an banatuko dira, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Sariketan 1992an edo lehenago jaiotako edozein lagunek parte hartu leike, eta lan guztiek argitarabakoak eta euskeraz idatziak izan behar dabe. Ipuin erotikoak izan behar dira aurkezten diran lanak, bi eta hamar orrialde arteko luzereagaz.
Lanean ez da egilearen daturik jarriko, eta izen-abizenak, edadea, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua gutun-azal zarratu batean sartuko dira, azalean ipuinaren izenburua jarriz. Posta elektronikoz bialdutako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bialduko da ‘ipuina’ izenagaz eta egilearen datuak ‘egilea’ izeneko beste fitxategi batean.
Irabazleak 500 euroko saria jasoko dau, eta bigarren sailkatuak, barriz, 200 eurokoa. Basauriko ipuin onenarentzako saria be aurreikusi dabe antolatzaileek, 200 eurokoa, hain zuzen be. Esan bezela, sariak maiatzaren 27an banatuko dira, irabazleak bertan dirala. Lehiaketearen epaimahaia, Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Karmele Jaiok osotuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!