Gipuzkoa Encounter Tolosan martiaren 19tik 21ra

Bizkaie! 2010-03-16 12:01

Topaketa honetan 600 lagun inguru batuko dira eta Interneten 1.000 megako abiaduran ibilteko aukerea eskainiko dau. Urtero legez, ekintzaz beteriko etenik bako 3 egunetan, arte digitala, jokoak, software librea, Hardware lehiaketak zein informatikearen munduagaz lotutako gaiei buruzko berbaldiak, tailerrak eta bestelakoak izango dira.

Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazinoak IV. Gipuzkoa Encounter antolatu dabe eta aurten be Tolosako Usabal kiroldegian batuko dira informatika zaleak martiaren 19tik 21era bitartean. Topaketa honetan 600 lagun inguru batuko dira eta Interneten 1.000 megako abiaduran ibilteko aukerea eskainiko dau. Urtero legez, ekintzaz beteriko etenik bako 3 egunetan, arte digitala (2D irudiak, 3D irudiak, Wild compo, High Quality Music, Fast lehiaketak), jokoak (Counter Strike 1.6, Trackmania, Street Fighter IV, PES 2010, Mario Kart Wii), software librea, Hardware lehiaketak zein informatikearen munduagaz lotutako gaiei buruzko berbaldiak, tailerrak eta bestelakoak izango dira.

Tolosako Udalak antolatua eta Euskalamiga alkarteak koordinatua, euren orrian agertzen dan legez, Gipuzkoa Encounter makrofesta hau 'ezagutzak trukatu eta informatikeagaz lotutako ekintza desbardinak egiten dituen informatikaren zaletu eta profesionalen bilera handi bat da'.

Gipuzkoa Encounter pasa dan mendeko 80. hamarkadan sortu zan informatika zaletuen topagune mobimentu baten barruan kokatzen da. Bere anaia nagusia dan Euskal Encounter-a, garagarrilaren 22tik 25era Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre ezagunean ospatuko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu