Alex de la Iglesiaren 'Los crímenes de Oxford' misteriozko filma gaurtik aurrera ikusgai

Bizkaie! 2008-01-18 10:36   Barriak

De la Iglesiak, lehenengoz, nazinoarteko proiektu baten parte hartu dau. Protagonista moduan Elijah Wood eta John Hurt aktoreak dituan misterio klasikoko filma da ‘Los crimenes de Oxford’.

Gaur, urtarrilak 18, estreinatuko dabe film barria Estadu osoko zinema-aretoetan. Guillermo Martinez argentinarraren eleberri batean oinarrituta dago, eta historia klabe matematikoen bidez kontetan dau.

‘Los crimenes de Oxford’ filman, zinea ulertzeko dauen era berezia Britainia Handiko hezkuntza giro zorrotzera eroan dau Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak. Era horretara, De la Iglesiak, lehenengoz, nazinoarteko proiektu baten parte hartu dau. Protagonista moduan Elijah Wood eta John Hurt aktoreak dituan misterio klasikoko filma da ‘Los crimenes de Oxford’. Leonor Watling aktore espainiarrak bigarren mailako aktore lana egiten dau pelikulan.

Nahiz eta bere filmografia osoan komediari tragedia hondarra ezarri deutsola onartu dauen Alex de la Iglesiak, misterioan eta draman oinarritu da pelikula barrian. ‘Los crimenes de Oxford’ proiektu konplexu eta arriskutsua izan dala nabarmendu dau, bere osotasunean ingelesez filmautakoa.

Historia barri hau kontetako Alfred Hitchcock handia inspirazino iturri izan dauela onartu dau Alex de la Iglesiak.

‘Los crimenes de Oxford’ pelikulan, Martin (Elijah Wood) matematika ikasleak eta Seldom (John Hurt) logika irakasleak ezusteko batasuna osotzen dabe, krimenen egilea topetako helburuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu