Juan Carlos Perezek tronboirako egindako obrea estreinauko dau BOSk gaur Bilbon
2008-01-21 12:04 MusikeaJames Dahlgren eta Anca Smeu biolinistak, Adriana Grigoras biola-jolea eta Barbara Switalska biolontxelo-jolea dira Alberto Urretxogaz batera parte hartuko daben musikariak.
Juan Carlos Perezen ‘Tronboi sonatea’ estreinauko dau Bilboko Orkestra Sinfonikoak gaur, hilak 21, Euskalduna Jauregian, ganbera musikako denporaldiaren barruan. Hitzordua, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Alberto Urretxo BOSeko tronboi jotzaileak eta orkestrako zenbait musikarik osotutako harizko laukoteak interpretauko ditue pieza biak. ‘Tronboi sonatea’ eta ‘Carptim’ Urretxorentzat berenberegi sortu ditue Perezek eta Extremianak. Tronboia metalezko soinuetatik aldentzeko eta harizko tresnakaz aurkezteko gogoa eukan Urretxok eta azkenean, Perez eta Extremiana arduratu dira zeregin horrezaz.
James Dahlgren eta Anca Smeu biolinistak, Adriana Grigoras biola-jolea eta Barbara Switalska biolontxelo-jolea dira Alberto Urretxogaz batera parte hartuko daben musikariak. Horrezaz gan, beste lan bat be aurkeztuko dabe lehenengoz: Hilario Extremianaren ‘Carptim’.
Piezak hiru atal ditu eta sortzaileak berak azaldu dauenez, ‘bizitzeari buruzko ikuspegia dago obran, mundu estetiko aberatsa’.
Bestalde, Hilario Extremianaren ‘Carptim’ obrea konpositoreak aurretik egindako lanen bildumea dala jakainarazo dau Urretxok. ‘Obra bizi-bizia da, jazz ukutuak eta swing tarteak be badituana; era berean, gogora dakarz XX. mende erdialdeko klub amerikarretako musikea eta giroa.
Aurrerago, obrak grabetako asmoa dabela be aurreratu dau Urretxok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!