Euskerazko lau lan aurkeztu dira Haur eta Gazte Literaturako Edebé Sariketara

Bizkaie! 2008-01-22 11:07

Martxan dago Haur eta Gazte Literaturako Edebé Sariketako 16. edizinoa 198 lehiakidegaz. Irabazleen izenak bihar, eguaztena, jakinarazoko ditue, Bartzelonan. Katalanez (50), gaztelaniaz (140), galizieraz (4) eta euskeraz (4) idatzita dagoz Haur Literaturan aurkeztutako lanak. Gazte Literaturan 84 lan aurkeztu ditue.

Martxan dago Haur eta Gazte Literaturako Edebé Sariketako 16. edizinoa 198 lehiakidegaz. Irabazleen izenak bihar, eguaztena, jakinarazoko ditue, Bartzelonan. Katalanez (50), gaztelaniaz (140), galizieraz (4) eta euskeraz (4) idatzita dagoz Haur Literaturan aurkeztutako lanak. Gazte Literaturan 84 lan aurkeztu ditue.

Lanen jatorria danetarikoa dan arren, antolatzaileek Argentinatik, Perutik, Txiletik, Guatemalatik eta Mexikotik heldutako orijinalen gorakadea nabarmendu dabe.

Haur literaturan, umorez eta fantasiaz zipriztindutako kontaera errealistak izan dira nagusi; gazte literaturan, barriz, akzinoa eta alkarrizketak dira nagusi. Generoen artean, bildurrezko nobelea eta iniziazino-istorioak jaso dira batez be.

Hamabost deialdiren ostean, sari honek entzute handia lortu dau literatura-munduan, irakurlego zabala batu baitau. Egileen artean be erreferentea da, bai lanen kalidadeagaitik, bai irabazleen ospeagatik.

Egileen zerrenda horretan, Carlos Ruiz Zafon ('Lanbro arteko printzea' liburuagaz emon eutson hasierea bere literatura-ibilbideari), Gabriel Janer Manila, Jordi Sierra i Fabra, Agustin Fernandez Paz, Fina Casalderrey, Cesar Mallorqui, Maite Carranza, Andreu Martin, Juan Kruz Igerabide edo Pasqual Alapont nabarmendu daitekez.

Aurtengo sariketeak, danetara, 55.000 euro banatuko ditu: 30.000 euro gazteen lanerako eta 25.000 euro umeen lanerako.

Aurten, Yolanda Arrieta idazleak eta Koldo Biguri itzultzaileak hartuko dabe lan horreek euskeratzeko ardurea, euskerazko lanen batek irabazten ez badau, behintzat.

Ganera, ONCE erakundeagaz itundutakoa bete eta lanak braillez be argitaratuko dira. Liburu barri horreek martian izango dira salgai.

Igazko irabazleak Rodrigo Muñoz Aviaren 'Perfektuak' eta Elia Barceloren 'Cordeluna' izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu