XX. mendeko 63 artelan batzen dituan erakusketa pribadua ikusgai Bilbon
2008-01-22 13:38 KultureaAurten, Bilboko Arte Eder Museoak 100 urte beteten ditu eta hori ospatzeko lehenengo erakusketea honezkero ikusgai dago: 'XX. Mendeko Artea'. Martiaren 2ra arte izango da zabalik.
Bilboko Arte Eder Museoak 2008ko erakusketa denporaldiari hasierea emon deutso. Aurten, museoak 100 urte beteten ditu eta hori ospatzeko lehenengo erakusketea honezkero ikusgai dago: 'XX. Mendeko Artea'. Martiaren 2ra arte izango da zabalik.
Artelan sorta hori bildumazale pribadu batena da, baina 5 urtez itxi deutso Arte Eder Museoari.
Danetara 63 artelan dira, 48 margolan eta 15 eskultura. Bildumazalea 90eko hamarkadan hasi zan artelanak batzen.
Javier Viar museoko zuzendariaren eta Guillermo de Osma erakusketako komisarioaren arabera, bildumea 'Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian dagoan arte garaikidearen ganeko bilduma pribadurik garrantzitsuena da'.
Erakusketan hainbat artista ezagun dagoz, Chillida, Kandinsky, Klee, Leger, Chagall, Juan Gris, Picasso, Miró, Dalí, Braque, Tapies, Barceló, Torres Garcia eta Blanchard, berbarako.
Picassoren margolan bategaz hasi zan bildumea
Osmak azaldu dauenez, bildumazalea 90ko hamarkadearen hasieran hasi zan artelanak batzen. Bere aurreneko obrea Picassoren 'Pintorea eta haren modeloa I' (1963) izan zan.
Handik aurrera, 15 urte emon zituan 'merkaduan egozan eta ordaindu ahal zituan artelan onenak erosten'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!