Leonard Cohenek kontzertuak eskaintzeari ekingo deutso barriro, 15 urte geroago

Bizkaie! 2008-01-17 11:13   Musikea

Kanadako abeslari eta poeta ezagunak maiatzean hasiko du birea Kanadan eta AEBetan eta Europara udan etorriko da. Zezeilean zabalduko ditu birearen xehetasunak bere webgunean.

Leonard Cohen poeta eta abeslari ezagunak maiatzean Kanadatik eta AEBetatik birea hasteko asmoa dauela iragarri dau. Ondoren, Europan joko dau, 1993tik eszenatokietadtik urrun egon eta gero.

Cohenek jakinarazo dauenez, zezeilean emongo dau bira horren xehetasunen barri bere Interneteko gune ofizialean. Aurreratu dauen gauza bakarra da ohiko musika taldeagaz joko dauela.

1934ko irailaren 21ean Montrealen (Kanada) jaio zan abeslaria mundu osoan da ezaguna, besteak beste, 'Suzanne', 'Sisters of Mercy' edo 'Hallelujah' kantak sortu ditualako. 'Ez dot gitarrea jo orain dala 14 urtetik eta gogotsu nago', esan ei dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu