Martin Scorsesek Rolling Stonesi buruz egindako ‘Shine a Light’ filmak zabalduko dau 58. Berlinalea

Bizkaie! 2008-01-17 18:58   Barriak

Rolling Stones egun osotzen daben lau kideen errealidade zehatza eta gizatiarra agiri da, euren iragan eta orainaren zehar egina. Bill Clintonen urtebetetzearen jaian zehar New Yorkeko Beacon antzokian filmautako eszenak dira batzuk, eta Scorsesek taldearen eta musikearen industriaren bihotzaren barru-barruko erradiografia egiten dau.

Martin Scorsesek ‘Shine a Light’ izenburupean egin dauen Rolling Stones taldeari buruzko pelikulak inaugurauko dau zezeilaren 7an Berlingo Nazinoarteko Zinemaldiaren 58. edizinoa. Euskal Herrian apirilaren 4ra arte itxaron beharko da filma ikusteko, AEBtan estreinetan dan egunera arte, hain zuzen be. Historiako rock and roll talde ospetsuenaz dauen ikuspegia azaltzen dau Scorsesek filman.

Rolling Stones egun osotzen daben lau kideen errealidade zehatza eta gizatiarra agiri da, euren iragan eta orainaren zehar egina. Bill Clintonen urtebetetzearen jaian zehar New Yorkeko Beacon antzokian filmautako eszenak dira batzuk, eta Scorsesek taldearen eta musikearen industriaren bihotzaren barru-barruko erradiografia egiten dau.

Berlinalea zezeilaren 7tik 17ra bitartean izango da, eta Constantin ‘Costa’ Gavras zinemagile greziarra izango da epaimahaiko presidentea. Berlingo zinemaldiak Luis Buñuel zinemagileari buruzko atzera begirako bat be eskainiko dau, Espainian, Mexikon eta Frantzian egin eban ibilbidea erakutsiko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu