Bilboko Udalak ‘106 kultur hazi’ eskaintzen ditu 2008 urterako
2008-01-18 13:40Azken urteotako ohitureari jarraituz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Udalak datozen 12 hilebeteotarako bultzatuko dituan kultur ekitaldiak laburbilduz programa bitxi bat argitaratu dau. Oraingo honetan, programea lore-haziak gordeteko poltsa baten itxuraz argitaratu da.
Kultura eta Hezkuntza Sailak urterik urte argitaratzen dauen programa hau hazi-poltsa bat balitz bezela aurkeztu da edizino honetan, ‘Landu zure Kultura’ lemapean. Zinema, literaturea, musikea, arte eszenikoak eta arte plastikoekin zerikusia daben datozen 12 hilebeteotarako kultur ekitaldien laburpena eskaintzen dau.
Danetara, 15.000 ale plazaratu dira euskeraz eta erderaz, eta doban banatuko dira udaltegietan, udal informazino bulegoetan eta postaren bitartez.
Azken urteotako ohitureari jarraituz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Udalak datozen 12 hilebeteotarako bultzatuko dituan kultur ekitaldiak laburbilduz programa bitxi bat argitaratu dau. Oraingo honetan, programea lore-haziak gordeteko poltsa baten itxuraz argitaratu da.
Kulturako 2008rako udal programearen azalak dinoanez, ‘12 hilebeterako 106 hazi ditu’, eta holan da, ehun jarduera baino gehiago baitira aurten kulturearen alorrean aurrikusita dagozanak. Programazinoa atal desbardinetan banatuta dago: Arte Eszenikoak, Folklorea eta Ondarea, Letren Sustapena, Ikusentzunezkoak, Musikea, Arte Plastikoak, Ezagutzaren Gizartea eta Barrutietarako Programazino Deszentralizatua.
Gauzak holan dirala, programea urian antolatutako kultur jazoerarik garrantzitsuenei buruzko gida erabilgarria izango da. Kalealdia eta BAD lako antzerki jaialdiak, Zinebi eta Fant-en moduko zinema-ekitaldiak, Bilboren oihartzuna Musika eta Poesiaren alorreko nazinoarteko ospakizunetan, Bidebarrietako Liburutegiko zientzia eta kultur topaketak, Bilbao Izan programearen barruan garatzen diran era askotako ekimenak, Arte Santu kulturaleko ekitaldiak edota Musika-Música jaialdia, programan zehaztutako ekitaldi nagusietako batzuk baino ez dira, zein bere data eta kokapenagaz eta bakotxaren deskripzino labur bategaz.
Danetara, 15.000 ale plazaratu dira euskeraz eta erderaz, eta doban banatuko dira udaltegietan eta udal informazino bulegoetan. Era berean, Bilboko Udalak argitaratzen dauen hileroko kultur agendaren harpidedunek doban jasoko dabe etxean posta bidez.
Aurten Bilbon antolatuko diran kultur jarduera nagusien data eta kokapenei buruzko zehetasunez gan, programeak, uriko auzoetako 22 udaltegietan egingo diran tailer, erakusketa eta bestelako ekintzen barri be emoten dau. Horregaz batera, liburutegi sarearen eta argitalpen zerbitzuaren erreferentziak eta Udalak kulturearen esparruan emoten dituan dirulaguntzak lortzeko prozedurak be azaltzen ditu.
Bestalde, programeak Udalaren menpeko BilbaoMusika, Arriaga antzokia, Bilbao Arte edota Bilbao 700-III. Millenium erakundeek eta Bizkaiko uriburuan finkatuta dagozan museo, orkestra eta fundazinoek antolaturiko ekintzen barri emoten dau. Argitalpenak aitaturiko erakundeen egoitzetako helbideak, telefonoak eta helbide elektronikoak topetea erraztuko dauen aurkibide praktiko bat be eskaintzen dau.
Amaitzeko, programeak udal kultur jarduerei buruzko dobako eta aldian aldiko informazinoa postaz, e-mailez edo SMS mezuen bitartez jasoteko aukerea emoten dauen eskaera-fitxa bat be eransten dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!