EAEn, 2007an selektibidadera aurkeztutako ikasleen % 94k gainditu eban
2008-01-21 14:20Euskal Autonomia Erkidegoan, 9.409 gazte matrikulau ziran unibersidadera sartzeko azterketetan 2007an, Eustaten datuen arabera. Azterketak 8.817 lagunek gainditu zituen, hau da, % 94k, eta batez besteko nota 6,7koa izan zan.
Euskal Autonomia Erkidegoan, 9.409 gazte matrikulau ziran unibersidadera sartzeko azterketetan 2007an, Eustaten datuen arabera. Azterketak 8.817 lagunek gainditu zituen, hau da, % 94k, eta batez besteko nota 6,7koa izan zan. Estaduko batez bestekoagaz konparauta (% 81), gainditutakoen kopurua 13 puntu gainetik egon zan.
Selektibidadera aurkeztutakoen % 58 neskak izan ziran, eta euren artean gainditu ebenen portzentajea (% 96) mutilena baino bost puntu gainetik egon zan. Bestalde, 25 urtetik gorakoentzako probara 449 ikasle aurkeztu ziran, eta horreetatik % 60k gainditu eban.
Bagileko deialdian 7.627 ikasle matrikulau ziran eta % 97k gainditu eben; garagarrilekoan 1.772 matrikula egin ziran eta % 82k gainditu eben. Bi deialdietan handiagoa da gainditutako nesken portzentajea, baina batez be garagarrilekoan.
Titulartasunaren aldetik, zentro pribatuetatik 5.091 ikasle aurkeztu ziran eta 4.259k gainditu (% 95). Zentro publikoetatik 4.318 aurkeztu eta 3.368k gainditu, % 93.
Aldeak oso txikiak izan baziran be, gainditutakoen portzentajerik onena Arabak izan eban (% 96); oso gertu ibili zan Gipuzkoa (% 95) eta Bizkaia azkenik (% 93).
Hizkuntz ereduen arabera, D ereduko gainditu dabenen portzentajea (% 95) hobea izan zan A eredukoena (% 92) baino. D eredutik joandako ikasle guztiek euskeraz egin zituen azterketak.
Beste alde batetik, aurkeztutako mutilen erdiak aukera zientifiko-teknikoetara jo zuten, eta neskek, aldiz, gizarte zientzietara eta osasun arlora.
EAEko ikasle gehienek bide zientifiko-teknikoetara jo eben (% 35), eta ondoren gizarte zientzietara (% 29) eta osasun zientzietara (% 26). Gitxien aukeratuak, giza zientziak (% 8), arteak (% 2) eta aukera konbinatuak (% 0,4) izan ziran.
Ia ikasle guztiak (9.409) aukera bakarrean matrikulau ziran, eta 36 aukera konbinatuetan (aukera batetik baino gehiagotik aurkeztuz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!