Urietan ibilgailuen zirkulazinoa erregulau gura dau Jaurlaritzeak
2007-12-20 10:362008-2012 urte arterako klima-aldaketearen kontrako plana aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak eta, beste neurri batzuen artean, urietan sartzen diran ibilgailuei tasak jartea proposatuko dau, era horretara, CO2 emisinoak murrizteko asmoz.
2008-2012 urte arterako klima-aldaketearen kontrako plana aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak eta, beste neurri batzuen artean, urietan sartzen diran ibilgailuei tasak jartea proposatuko dau, era horretara, CO2 emisinoak murrizteko asmoz.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Esther Larrañaga Ingurumen sailburuak aurkeztu dabe plana. Lehendakariak nabarmendu dau klima aldaketearen kontrako neurriak datozen urteetarako erronka nagusia dirala eta, zeregin horretan, nazino guztien arteko alkarlana beharrezkoa dala. Aurkeztu barri daben planaren asmoa CO2 emisioak % 22 murriztea da, kontuan hartuz, 1990etik emisinoek gora egin dabela.
Jaurlaritzearen planak 120 neurri aurreikusten ditu, karbonoaren menpekoa izango ez dan gizarte eta ekonomia eredu batera hurreratzeko eta klima-aldaketearen ondorioak arintzeko.
Gorago esandako moduan, neurri aitagarrienetako bat urietako zirkulazinoa tarifen bidez erreguletea da. Neurri hori udalakaz, eta baita horren inguruan erabagiak hartzeko ahalmena daben erakundeakaz eztabaidatuko dau Jaurlaritzeak.
Planera batutako bestelako neurrien artean ondokoak nabarmendu daitekez: bio-erregaiak erabilten dituen ibilgailuentzako zergak aldatzea; industrietan erregai alternatiboen erabilerea bultzatu eta sustatzea eta EAEn energia eolikoa garatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!