Etorkinen Nazinoarteko Egunak herrialdeetako garapenari egiten deutsien ekarpena balorau gura dau

Bizkaie! 2007-12-18 17:12

Getxoko Udalak beste urte batez, abenduaren 18an ospatzen dan Etorkinen Nazinoarteko Egunagaz bat egingo dau, ‘tolerantzia eta mundu osoko herrialdeen garapenean parte hartzeko etorkin guztiek eskaintzen dabena eta egiten daben ekarpena autortzeko eta baloretako eta kulturen arteko komunikazinoa errazteko’.

Getxoko Udalak beste urte batez, abenduaren 18an ospatzen dan Etorkinen Nazinoarteko Egunagaz bat egingo dau, ‘tolerantzia eta mundu osoko herrialdeen garapenean parte hartzeko etorkin guztiek eskaintzen dabena eta egiten daben ekarpena autortzeko eta baloretako eta kulturen arteko komunikazinoa errazteko’ Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunak prentsaurrekoan adierazo dauenez. Kultur ekitaldi batzuk (ipuin-kontalariak, zinema eta antzerkia) antolatzeaz gan, Udalak ospakizuna aprobetxauko dau Getxon herritarren integrazinoa laguntzen daben tresnak zabaltzeko, berbarako www.getxo.net/kaixo Interneten zazpi hizkuntzatan dagoan baliabideen gida. Hemendik aurrera gainera inprimautako bertsinoa be izango da.

Aleak ohiko tokietan banatuko ditue (Gizarte Zerbitzuetan, Behargintza-Enplegu eta Tokiko Garapeneko Gunean, Kultur Aretoan....) eta baita Herritarrak Artatzeko Udal Bulegoetan be.

Udal arduradunek eskainitako datuen arabera, Getxok 82.306 biztanle ditu eta horreetatik 4.459 atzerritarrak dira. Talde jentetsuena Bolibiakoa da (% 28,3), eta beste datu esanguratsu bat da talde gehienetan gizonezkoak baino gehiago emakumezkoak etorri dirala udalerrira bizitera.

Aurreikusitako kultur egitarauari jagokonez, Erromo, San Inazio eta Andra Mari herri-ikastetxeetako ikasleek ipuin-kontalarien saiotan hartu dute parte atzo eta gaur, ikasle atzerritar gehien daben eskoletakoen (Erromo eta San Inazio) eta gitxien dauen eskolakoen arteko topaketea egiteko helburuagaz.

Bestalde, bihar, abenduak 19, arratsaldeko 19:30etan, Getxo Antzokian Ramin Bahraniren ‘Un café en cualquier esquina’ filma proiektauko da. Filmak Pakistango rock izarra izan zan Ahmaden istorioa kontetan dau, egun Manhattango kafetegi batean lan egiten dauenaren istorioa. Sarrerearen prezioa 2,90 eurokoa izango da.

Azkenik, barikuan, hilak 21, toki eta ordu berean, ‘Sin papeles. No pensé que esto me pasaría a mí’ antzezlana ikusi ahal izango da. Bertan patuak jatorri desbardinetako etorkinak Madrileko Lavapieseko gune batean gaztelerea ikasteko batzen dituala ikusi ahal izango da. Konbidapenak Algortako Kultur Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu