Euskeraz erregistrautako lehenengo umea

Bizkaie! 2007-12-20 14:00   Euskerea berbagai

Barri pozgarria izan arren, gogor kritikau gura dogu gure hizkuntzeari ofizialtasuna autortu eta 20 urtez itxaron behar izana, eta gainera, hainbat eskari eta helegiteren ondorioz lortu beharra’, adierazo dau Paul Bilbaok.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak agerraldia egin dau Gasteizen, lehen aldiz Euskal Herrian ume bat euskeraz erregistretea lortu dabelako gurasoek. ‘Barri pozgarria izan arren, gogor kritikau gura dogu gure hizkuntzeari ofizialtasuna autortu eta 20 urtez itxaron behar izana, eta gainera, hainbat eskari eta helegiteren ondorioz lortu beharra’, adierazo dau Paul Bilbaok.

Abuztuaren 8an hasi ziran Behatokia eta umearen gurasoak lehen pausuak emoten jaiotza-inskripzinoa euskeraz egin ahal izateko. Behatokiak birritan bialdu deutse informazinoa, bai eta epaileek Behatokiaren eskaerei emondako erantzunak be, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Kultura eta Hizkuntza-politikarako arduradunei zein Espainiako Justizia Ministroari edo Espainiako Administrazinoak EAEn dauen Gobernu Ordezkariari. ‘Azkenean guk geuk topau behar izan dogu urtenbidea’, adierazo dau Bilbaok.

Behatokiko zuzendariak azaldu dauenez, zenbait administrazinok erantzun be ez deutse egin eskaerei. Justizia sailak esaterako, egoera honi urtenbidea emoterik ez dagoala azaldu dau eta etorkizunerako bideak jarten hasiak dirala erantzun dabe. ‘Egiaztatu dogun legez, borondatea besterik ez zan behar, eta gurago izan dabe alkarren arteko eskuduntzen inguruko eztabaida antzuari ekin, egoereari konponbidea emon baino’.

Unai Iturriotz Behatokiko aholkulari eta euskeraz erregistrautako lehenengo umearen gurasoak adierazo dauenez ‘pozgarria da gure semearen jaiotza euskeraz erregistrau ahal izana, baina inskripzinoa ez da guk gura geunken moduan egin ahal izan’. Aretxabaletako Erregistro Zibilean liburu berezi bat zabaldu behar izan dabe jaiotza inskripzinoa euskeraz egiteko, izan be, gaur egun EAEko Erregistroetako liburu ofizialak gaztelaniaz baino ez dagoz. Beraz, Erregistro Zibileko arduradunak jaiotza-inskripzinoa euskeraz egiteko liburu berezi bat zabaltzea agindu dau, ofizialen balio eta eraginkortasun juridiko bardina dauena. Era berean, Iturriotzek gogora ekarri dau hainbat eskari eta helegite behar izan dituela: ‘Umea jaio baino bost hilebete lehenago hasi ginan Behatokiagaz batera eskariak eta gestinoak egiten, beraz, argi dago hizkuntza ofizial bat edo bestea aukeratzeak badaukala eragina’ gaineratu dau.

Azkenik, Iturriotzek jaio barrien gurasoak animau ditu eurek zabaldu eta hartutako bideari jarraitzeko, eta seme-alaben jaiotza euskeraz inskribiduteko eskaerak egiteko: ‘Guraso barri guztiei Behatokira jo daiela eskatzen deutsegu, euskeraz erregistrau ahal izateko prozedurearen barri jaso eta Erregistro Zibil guztietan inskripzinoak euskeraz egiteko Liburuak eskura jar daiezan’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu