ZuTaGu sare sozial barria Elurneten eskutik

Bizkaie! 2010-01-21 11:57

Elurnet enpreseak Zutagu ezagutza konpartidutea helburu dauen sare sozial barria aurkeztu dau. Asmoa da ezagutza partekatzeko prest dagozan lagunak batzea, goi ikasketak dituenak, gai zehatz bateko profesionalak zein aisialdian intereseko gaiak beste batzuekaz konpartiduteko gogoa dabenak.

Erabiltzaileek hainbat tresna izango ditue eskura: blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordeteko lekua, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jarteko haria… Baina horrezaz gan, interes taldeak osotzeko aukerea be izango dabe eta taldeek be zenbait tresna propio izango ditue:bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak…

ZuTaGu sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman oinarritu dira. Holan, interesa dauen edozeinek sare propioa sortu ahal izango dau euskeraz.

Bestetik, gogoan hartzekoa da Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dabenek ez dabela kontu barririk sortu behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu