Euskadinova.net barrikuntzearen atariak 300.000 bisita izan zituan 2009an

Bizkaie! 2010-01-20 14:14

Google Analytics zerbitzuaren emoitzen arabera, webguneak 306.878 bisita izan ditu 2009an, eta bisitari horreek 1.059.811 orri ikusi ditue. Ganera, 112.565 erabiltzaile erregistrau dira, 'aurreikuspen guztiak baino gehiago'.

SPRIk kudeatzen dauen www.euskadinnova.net Euskadiko barrikuntzaren ataria 'erreferentziazko gida' bihurtu da gero eta erabiltzaile gehiagorentzat. Google Analytics zerbitzuaren emoitzen arabera, webguneak 306.878 bisita izan ditu 2009an, eta bisitari horreek 1.059.811 orri ikusi ditue. Ganera, 112.565 erabiltzaile erregistrau dira, 'aurreikuspen guztiak baino gehiago'.

Euskadiko barrikuntzearen atariaren arduradunek jakinarazo dabenez, bisitak 97 herrialde edota lurraldetakoak izan dira, besteak beste, Mexiko, Kolonbia, Frantzia edo Amerikako Estadu Batuetakoak. Halanda be, Espainia izan da bisita-iturri nagusia. Ataria bisitau daben erabiltzaileek gaitasun eta ezagutza barriak barneratu gura ditue balio erantsi handiagoa lortzeko barrikuntzearen arloan.

Webgunearen arduradunen arabera, 'emoitzek argi erakusten dabe Euskadiko barrikuntzearen atariak azken urteotan izan dauen hazkunde nabarmena; webgunea indartu egin da, eta horren adierazle onena da itzelezko arrakasta lortu dabela erabiltzaileek gehien bisitau dituen atal honeek: agenda eta albisteak'.

Agendearen atalak Euskadin hurrengo hilabeteetan garatuko diran jarduera guztiak batzen ditu, webguneko egituraren oinarrian dagozan lau esparruren inguruan: Barrikuntza Teknologikoa, Gizarte Barrikuntzea, Enpresa Eraldaketa eta Enpresa Digitala. Era guztietako jarduerak batzen ditue, berbarako, ikastaroak, jardunaldiak edo tailerrak. Albisteen atalean, barriz, begirada bakar bategaz ikus daitekez esparru horreetako barrikuntzeagaz zerikusia daben informazino eta nobedade guztiak.

2009. urteko abendura arte, www.euskadinnova.net webguneak 1.600 albiste baino gehiago eskaini zituan, eta gizarte barrikuntzeari buruzko artikuluak dira jarraipen gehien izan dabenak. Edukien sindikazinoa da www.euskadinnova.net atariko erabiltzaileek gehien erabilten daben beste tresna bat.

Asteroko buletinak errekorra lortu dau zabalkundeari jagokonean: barikuro, 27.000 harpidedunek barrikuntzearen inguruko azken albiste eta ekitaldiei buruzko informazinoa jasoten dabe eta, ganera, azken alkarrizketak, argitaratutako bideoak eta abar irakurri daitekez. Arduradunen esanetan, 'harpidedun kopuru esanguratsua da, Euskadiko webgune instituzionala dala kontuan izanda'.

Internautek 'oso gustuko' dabe laguntzinoei buruzko alerta zerbitzua. Zerbitzu horretan izena emon ezkero, erabiltzaileak uneoro jasoten dau diru-laguntzinoei buruzko informazinoa, berbarako, zeintzuk diran EAEko enpresetan barrikuntza proiektuak gauzatzeko edo Informazino eta Komunikazino Teknologia (IKT) barriak ezartzeko dagozan laguntzak.

InnovaNet Sarean, Euskadiko ekonomiaren sustapenaren arloko eragile guztiek parte hartzen dabe. Danetara, 88 agente dira, EAEko hiru lurraldeetako hainbat sektoretan banatuta (erakunde publikoak, enpresa alkarteak, merkataritza ganberak, unibersidadeak, klusterrak, garapen agentziak eta lanbide heziketako ikastetxeak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu