Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta bikain Nafarroako txapelaren bila

Bizkaie! 2010-01-25 10:58   Bertsolaritzea

Astegoienean hasi dan txapelketan, Aizaroz eta Sunbillako saioak irabazita Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta zuzenean sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.

Astegoienean hasi dan txapelketan, Aizaroz eta Sunbillako saioak irabazita Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta zuzenean sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.

Arkaitz Goikoetxea 1973an jaio zan Oiartzunen baina azken urteetan Lekunberrin bizi da, eta aurten lehen aldiz ari da parte hartzen Nafarroako Txapelketan. Azken aldian oso gitxi ibili da plazetan baina bikain ekin deutso txapelketeari eta batzuen eretxiz, finalean sartzeko aukera handiak ditu. Aizarotzeko saioan bigarren (Julen Zelaieta) eta hirugarren (Oier Lakuntza) sailkatuek be ez dabe galdu sailkatzeko aukera.

Sunbillan jokatutako saioan, barriz, Xabier Legarreta 'Arano' nagusitu zan, bigarrenari (Iñigo Ibarra: 385) eta hirugarrenari (Iñaki Aleman: 375) alde handia atarata.

Xabier Legarreta Aranon sortu zan, 1977. urtean. Lanbidez igeltseroa da. Hernaniko Bertso Eskolan trebatu zan. Nafarroako Txapelketan ohiko finalista izan da eta 2000. urtean txapeldunordea izan zan.


Sailkapen nagusia Aizaroz eta Sunbillako saioak jokatu ostean:

- Arkaitz Goikoetxea Arriola: 427.5
- Xabier Legarreta 'Arano': 414.5
- Julen Zelaieta Iriarte: 401
- Oier Lakuntza: 389.5
- Iñigo Ibarra: 385
- Iñaki Aleman: 375
- Aimar Karrika: 365
- Aritz Saragueta: 357
- Bittor Elizagoien: 353.5
- Iker Gorosterrazu: 341.5
- Ekaitz Astiz: 334
- Egoitz Gorosterrazu: 330.5

Urtarrilaren 31n, Agoitzen izango da hurrengo hitzordua: Ander Fuentes 'Itturri', Miel Mari Elosegi 'Luze', Saioa Alkaiza, Diego Riaño, Oskar Estanga eta Jose Luis Barberia 'Zili'.

Azkeneko kanporaketa Garesen jokatuko da, zezeilaren 6an, eta ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Eneko Lazkozek, Jon Elizetxek, Alazne Untxalok, Xabier Terrerosek, Estitxu Arozenak eta Ioar Taintak.

Finalaurrekoak, barriz, zezeilaren 20an, Etxarri Aranatzen; zezeilaren 27an, Iruritan; eta martiaren 7an, Atarrabian izango dira.

Azkenik, finala martiaren 20an jokatuko da Lesakan.


Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2010

Igaz baino bi bertsolari gehiago ditu 'Bildu' lemapeko aurtengo txapelketeak, 27 guztira. Igazko finalean puntu gehien lortu zituen Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Jon Barberena finalaurrekoetan batuko dira. Nabarmentzekoa da Xabier Silveira egungo txapeldunaren hutsunea, eta beste hiruk be atsedena hartzea erabagi dabe: Erika Lagomak, Joxe Juan Zubieta Etxabek eta Garaxi Tabernak. Aurretik ibilitako Oskar Estangak eta Estitxu Arozenak barriro ekingo deutsie lehiari eta lehen aldia izango dabe Egoitz Gorosterrazu, Ioar Tainta, Arkaitz Goikoetxea eta Jose Luis Barberia 'Zili'-k.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu