Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak Bilbon
2007-10-23 11:48 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24, 25 eta 26rako, Bilbon (Deustuko Unibersidadea), Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak antolatu ditu, bai Hizkuntza eta Literatura Saileko kideentzat zein Historia-Geografia Sailekoentzat eta Filologia, Historia eta Artxibistika alorreko profesional, ikertzaile eta unibersidadeko ikasleentzat.
Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24, 25 eta 26rako, Bilbon (Deustuko Unibersidadea), Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak antolatu ditu, bai Hizkuntza eta Literatura Saileko kideentzat zein Historia-Geografia Sailekoentzat eta Filologia, Historia eta Artxibistika alorreko profesional, ikertzaile eta unibersidadeko ikasleentzat.
Euskerearen eta erromantzeen arteko hartu-emonak helburu izango dituezan gai-lerroak, gehienbat, ondokoak izango dira: Ukipen hizkuntzak - Soziolinguistikea, Dokumentu iturriak eta corpusa, Historiografia, Esteban de Terreros, Onomastikea, alor horreetako hizkuntzalaritzea eta filologia ikerketeari aplikautako metodologia eta teknologiak.
Hiru egun horreetan hamar berbaldi eskainiko ditue prestigio handiko bertako zein atzerriko espezialistek. Gainera, bi mahai-inguru be antolatu ditue eta euskal-erromantzeen hartu-emonak aztertzeko hogei komunikazino inguru izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!