Muted barru-barrutik

Bizkaie! 2007-10-23 18:07   Musikea

Abadiñoko taldeak 'Sena' izeneko diskoa kaleratu dau, mtal doinuetan oinarritutako kanta indartsuakaz baina melodikotasuna galdu barik. Lehenengo kontzertua urriaren 27an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta, aurreratu daben legez, berezia izango ei da.

Seikote legez jaio zan Abadiñoko taldea, baina Eneko ahotsean srtu ostean, orain zazpi dira: Aitzol (ahotsa), Ander (bajua), Christophe (programazinoak), Dani (gitarrea), Edu (gitarrea), Ruben (bateria) eta Eneko (kide barria). Argitaratzen daben bigarren diskoa da 'Sena' eta orain arte metodikoak izan arren, 'disko honetan senari jarraitu deutsagu eta; hortik dator izenburua'. Lan barria Baga-biga diskoetxeagaz kaleratu dabe.

'Taldeko kide bat aita izan zan eta horrek eragin handia izan eban taldean; bederatzi hilabeteko lana izan da diskoa preparetea, haurdunaldia legez; ganera, ume baten moduan tratauko dogu', dinoe taldekideek. Barruko sena bigundu jaken arren, musikea ez dabe bigundu. Halanda be, metalean oinarritutako doinuak izan arren, melodiek be lekutxua hartzen dabe, 'baina aurreko diskoa baino indartsuagoa dala esaten ausartuko nintzateke', jakinarazo dau Ander bajuak.

Letrei jagokenez, 'gizartearen arazoez eta, orokorrean, gizartearen egoereaz edota sentimentuez egiten dogu berba'.

Kantak indartsuak izateak ez dau esan gura Muted-ek bihotzik ez daukanik. Umeen egoereagaz arduratuta dagoz eta, hori dala eta, diskoaren salmentetatik ataratako dirua Haurralde Gobernuz Kanpoko Erakundeari emongo deutsie.

Zuzeneko bereziak

Durangoko Plateruena Antzokian aurkeztuko dabe disko barria urriaren 27an. Egun horretarako, zuzeneko berezia preparau dabe, 'guri gauzak ondo egitea gustetan jaku eta horretarako ordu asko emoten doguz'. Durangon sorpresak izango dirala aurreratu dabe, 'akaso beste kontzertu batzuetan izango ez diranak, batez be azpiegitura kontuak dirala eta'. Han erakutsiko dabe, beraz, euren benetako sena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu