Euskal musikea Sevillako Womex azokan
2007-10-19 13:47 MusikeaEusko Jaurlaritzeak ‘Euskadiko Soinuak’ egitasmoa eroango dau datorren astean Sevillan egingo dan Womex musika alorreko azokara. Stand bat izango dau euskal musikeak azoka sevillarrean eta bertan 12 enpresek lan egingo dabe.
Eusko Jaurlaritzeak ‘Euskadiko Soinuak’ egitasmoa eroango dau datorren astean Sevillan egingo dan Womex musika alorreko azokara. Stand bat izango dau euskal musikeak azoka sevillarrean eta bertan 12 enpresek lan egingo dabe.
Gainera ekitaldi berezia antolatuko da urriaren 26ko gauean: batetik, Euskadiko musikeari buruzko ikus-entzunezko muntaia bat erakutsiko da eta euskal produktuez osoturiko luntxa eskainiko da; bestetik, Maddi Oihenartek eta Kepa Junkerak kontzertuak eskainiko ditue.
Womex musika azokea oso garrantzitsua da nazinoarte mailan, zuzeneko musikeari eta folk-ari jagokenez. Feria ibiltari honek 12. edizinoa beteko dau eta Sevillan ospatzen da aurten. Bertara musikearen munduko milaka profesional joaten dira zuzeneko eskaintzak ezagutu eta negozietako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!