Bilboko Artelan Berreginen Museoa zarratuta egongo da astegoienean

Bizkaie! 2007-09-28 15:29

Bilboko Artelan Berreginen Museoa zarratuta egongo da astegoien honetan (irailak 29 eta 30) eta datorren astelehenean (urriak 1), ‘Allende La Puente’ izenburuagaz eta auzogune honetan ‘Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia’ egitarauren barruan egongo dan argazki erakusketea preparetako.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa zarratuta egongo da astegoien honetan (irailak 29 eta 30) eta datorren astelehenean (urriak 1), ‘Allende La Puente’ izenburuagaz eta auzogune honetan ‘Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia’ egitarauren barruan egongo dan argazki erakusketea preparetako. Egitarau hau datorren urriaren 2tik 21era bitartean izango da eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dau auzoko hainbat erakundegaz alkarlanean.

Datorren urriaren 2tik aurrera eta ohiko ordutegian (zapatuan, 10:00etatik 13:30etara eta domekan, 10:00etatik 14:00etara), Arte Berreginen Museora hurreratzen diranek, ‘Allende La Puente’ argazki erakusketa-muntaiaz gozetako aukerea izango dabe, ohiko erakusketa iraunkorraz gan. Erakusketa hau, ‘Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia’ egitarauaren barruko ekimena, bere kalidade onagaitik izan da aukeratua eta baita be egileek auzo honegaz eta bere jenteagaz daben lotura zuzena eta sensibilidade berezia erakusten dauelako. Txema Franco, Ignacio Saez, Felipe Uribarri eta Jaime Gartziak, erakusketearen egile eta auzokide izanik, auzoak izan dituan eraldaketak erakusten ditue. Txema Agiriano da erakusketearen buru, Arte eta Teknologia Barrietan aditua. Argazkiak Museoko beheko solairuan egongo dira ikusgai eta Baseline (Pilar Balzan) eta Rinus Van Alebeek soinu artista holandarrrak egindako audio muntaiaka lagunduko deutso erakusketeari danon gozamenerako.

Museoko sarrerea dobakoa izango da urriaren 2tik 21era bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu