III. Punta Galea Big Challenge, olaturik handienen bila

Bizkaie! 2007-09-27 15:25

Iparralden Ghetary eta Hegoalden, Punta Galea (Getxo), Euskal Herriko erreferentzia bakarrak dira olatu handien txapelketak antolatzeko orduan. III. Punta Galea Big Challence urriaren 1etik 2008ko apirilaren 1era bitartean izango da, tarte zabal horretan, surflariek olatuak noiz sortuko zain egon behar dabelako.

Iparralden Ghetary eta Hegoalden, Punta Galea (Getxo), Euskal Herriko erreferentzia bakarrak dira olatu handien txapelketak antolatzeko orduan. III. Punta Galea Big Challence, olatu handiko gonbidapenezko txapelketea urriaren 1etik 2008ko apirilaren 1era bitartean izango da, tarte zabal horretan, surflariek olatuak noiz sortuko zain egon behar dabelako.

Gitxienez, 3-4 metroko olatuak behar ditue, praktikan, 6-7 metroko hormak, hain zuzen. Surf modalidade berezi hau eta surfistak eurak bultzatzea dira asmoak eta surflari profesionalak zein afizionatuak batuko dituan txapelketa honetan, danetara, 8000 euro banatuko ditue sari desbardinetan (Olatu handiena, surflari osoena, jatsiera onena eta wipe out onena. Era berean, ganerako surflariek 200na euro jasoko ditue parte hartzeagaitik.

Parte-hartzaileak 16-18 izango dira eta antolatzaileek zerrenda ofiziala aurrerago plazaratuko daben arren, Iker Acero, David Bustamante, Asier Muniain zein Aritza Saratxaga Punta Galean izango dira. Gonbidatuta dagoz Eneko Acero, Aritz Aranburu eta beste batzuk baina honeen kasuan, gatxagoa izan daiteke txapelketan parte hartzea, munduko zirkuituan beste konpromiso batzuk dituelako.

Antolatzaileak Euskal Herriko Surf Federazinoa eta 3Sesenta dira eta babesle nagusienen artean, Oxbow, Euskaltel, Getxoko Udala, Eusko Jaurlaritzea eta Bizkaiko Aldundia dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu