Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrak munduko onenen artean Mundakan
2007-10-02 15:10Olatuen faltan, Bakion hasi da txapelketea baina eguenerako olatuak espero dira Mundakan. Munduko 44 surflari onenen artean, aurten lehenengoz bi euskal surflari izango dira: Hodei Collazo eta Aritz Aranburu. Eurekaz batera, besteak beste, Kelly Slater, Mick Fanning, Andy Irosn, Bobby Martinez, Adriano De Souza, Mark Occhiluppo, Taj Burrow zein Jeremy Flores izango dira.
Urriaren 2tik 14ra bitartean mundu osoko 44 surflari onenak izango dira Mundakan Billabong Pro Mundaka WCT Zirkuituko proban. Danetara, hamar txapelketa dira eta Mundakakoan zortzigarrena da. Europan WCTko bi txapelketa jokatuko dira: Frantzian eta Mundakan.
Olatuen faltan, Bakion hasi da txapelketea baina eguenerako olatuak espero dira Mundakan. Munduko 44 surflari onenen artean, aurten lehenengoz bi euskal surflari izango dira: Hodei Collazo eta Aritz Aranburu. Eurekaz batera, besteak beste, Kelly Slater, Mick Fanning, Andy Irosn, Bobby Martinez, Adriano De Souza, Mark Occhiluppo, Taj Burrow zein Jeremy Flores izango dira.
Kelly Slaterrek igaz egin eban legez, munduko txapelketea euskal uretan irabazteko aukerea dauka Mick Fanning australiarrak.Fanning onena izan zan Hossegorreko txapelketan.
Beste alde batetik, Kelly Slater zortzi aldiz munduko txapeldunak bere mitoa handituz jarraitzen dau. Boost Mobile Pro txapelketea irabazi dau oraintsu Californian, CT Zirkuituan lortzen dauen 34. garaipena, Tom Curren handiaren errekorra hobetuz. Garaipen horri esker, bigarren postuan sailkatu da CT Zirkuitoko sailkapenean, Mick Fanning australiarren atzetik, eta Taj Burroweren aurretik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!