Eusko Ikaskuntzak urriaren 24tik 26ra egingo ditu Euskal-Erromatar Hizkuntzalaritzearen II. Jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2007-09-26 19:14   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24tik 26ra bitartean egingo ditu Euskal-Erromatar Hizkuntzalaritzari buruzko II. Jardunaldiak Deustuko Unibersidadean.

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24tik 26ra bitartean egingo ditu Euskal-Erromatar Hizkuntzalaritzari buruzko II. Jardunaldiak Deustuko Unibersidadean, bai Hizkuntza eta Literatura Saileko kideentzat zein Historia-Geografia Sailekoentzat eta Filologia, Historia eta Artxibistika alorreko profesional, ikertzaile eta unibersidateko ikasleentzat.

Euskerearen eta erromantzeen arteko hartu-emonak helburu izango dituezan gai-lerroak, gehienbat, ondokoak izango dira: ukipen hizkuntzak, soziolinguistikea, dokumentu iturriak eta corpusa: edizinoa eta/edo azterketea (tipologiko-fonetikoa, morfosintaktikoa, lexikoa,...), historiografia, Esteban de Terreros, onomastikea, alor horreetako hizkuntzalaritzea eta filologia ikerketeari aplikatutako metodologia eta teknologiak.

Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko Hizkuntza arloko arduradunak eta euskaltzain osoak eskainiko dau jardunaldiak inauguretako berbaldia, urriaren 24an.

Era berean, bost ponentzia aurkeztuko ditue M.T. Echeniquek (Valentziako Unibersidadea), J.I. Hualdek (Illinoiseko Unibersidadea, AEB), J. Lakarrak (Euskal Herriko Unibersidadea), N. Mujikak (Deustuko Unibersidadea), P. Sánchez-Prietok (Alcalá de Henareseko Unibersidadea) eta María José Torrensek (CSIC).

Gainera, lanerako bi mahai eratuko dira. Batek, ‘Harremanetan dagozan hizkuntzak’ gaia landuko dau, eta bestea, Esteba de Terrerosen ingurukoa izango da. Bietan, Euskal Herriko, Espainiako eta Europako zenbait unibersidadetako adituek hartuko dabe parte. Jardunaldiak amaitzeko berbaldia Zaragozako Unibersidadeko J.A. Fragok eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu