Wintercase jaialdia Bilbon, Editors eta Super Furry Animals lako taldeakaz

Bizkaie! 2007-09-27 19:23   Musikea

Wintercase San Miguel neguko jaialdi ibiltariaren seigarren edizinoa zemendian helduko da Bilbora, Editors (hilak 15) eta Super Furry Animals (hilak 17) taldeen kontzertuakaz.

Wintercase San Miguel neguko jaialdi ibiltariaren seigarren edizinoa zemendian helduko da Bilbora, Editors (hilak 15) eta Super Furry Animals (hilak 17) taldeen kontzertuakaz. Halan da be, oraindik beste talde baten izena gelditzen da baieztatzeke.

Horrezaz gan, jaialdiaren aurkezpen birearen barruan, urriaren 13an Spiritualized Acoustic Mainlines, Soulsavers eta Mark Lanegan, eta Mishima Solo taldeek joko dabe Bizkaiko uriburuan.

Bilbon ez eze, indie musikako jaialdi ibiltaria Madril, Bartzelona eta Valentzian be izango da. 2002an sortu zanetik, Wintercase jaialdiak nazinoarte mailako izar ezagunak eta hazten ari diran artistak buztartzen ditu bere eskaintzan, antolatzaileek azaldu dabenez.

Bonuak salgai dagoz honezkero, 55 euroko prezioan, eta aurkezpen bira eta jaialdiaren hiru birak batzen ditu. Aurkezpen birarako sarrerak: 24 euro (aurretiaz) eta 26 euroko (egunean bertan); kontzertua Santana 27 aretoan izango da, urriaren 13an, eta ateak 19:45ean edegiko dira.

Jaialdiari jagokonez, Editors taldearen kontzertua areto berean izango da, zemendiaren 15ean, eta ateak 20:30etan edegiko dira; sarrerak 24 eta 26 eurokoak izango dira; Super Furry Animals eta Ratatat taldeen kontzertua be Santana 27 aretoan izango da, zemendiaren 17an, eta ateak ordu berean edegiko dira; sarreren salneurriak: 20 eta 22 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu