QDQ.com bilatzailea euskeraz be erabili ahal izango da aurrantzean

Bizkaie! 2007-09-27 11:10

QDQ.com bilatzaileak barrikuntzearen bideari eusten deutso bere erabiltzaile eta iragarleei bilaketak egin eta negozioak bultzatzeko lan-tresnarik eraginkorrena eskaintzeko, eta erabiltzaileakandik hurrago egoteko eta bilaketa libreak norbere hizkuntzan egiteko aukerea eskaintzeko asmoz, oraindik aurrera euskeraz be erabili ahal izango da.

Webguneko arduradunen arabera, garapen barri honegaz QDQ.com sareko tokiko gida ‘globalena’ da, erabiltzaile euskaldunei munduko edozein lekutan euskerea erabilteko aukerea eskaintzeaz gan, eskatutako informazinoa modu eroso eta azkarrean erakutsiko deutselako, eta gainera euskeraz.

Aukeratutako hizkuntzearen banderan klikatuz, Home edo emoitzen orrietan, automatikoki QDQ.com aukeratutako hizkuntzan azalduko da eta bere horretan nabegetako aukerea eskainiko dau.

QDQ.com barriaren bidez Euskal Herriko iragarleek hiru hizkuntzatan eskaini leikie euren iragarkietako informazinoa: gazteleraz, ingelesez eta baita euskeraz be. Modu horretan, euren negozioakaz hartu-emonetan jarteko aukerak areagotuko ditue eta gehiago hurreratuko dira ingurukoakana.

‘QDQ.com tokiko gida globalena bilakatu da, bezero eta erabiltzaileei informazinoa hainbat hizkuntzatan eskaini eta bilatzeko aukerea emonaz: Espainiako lau hizkuntza ofizialetan eta ingelesez, frantsesez eta portugesez’, adierazo dau Pascal García QDQ Mediako zuzendari nagusi eta kontseilari ordezkariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu