Katixa Agirre eta Irati Jimenez Igartza Sarietan irabazle
2007-09-10 02:00 sariak-autortzakIgartza Sarien X. edizinoan Katixa Agirre gazteiztarrak irabazi dau lehen saria. Edozelan be, aurtengo lanen maila eta kalidadea ikusirik, Igor Estankonak, Xabier Etxeberriak eta Karmele Jaiok osotutako epaimahaiaren erabagiz, Irati Jimenez bizkaitarrak akzesita jaso dau
Richard Gere eta Liv Ullma aktoreek jasoko dabe aurten Donostia Saria
2007-09-10 02:00 BarriakIrailaren 23an eta 28an egingo diran ekitaldi bietan emongo deutse saria. Horrezaz ganera, Viggo Mortensen eta Demi Moore Donostian izango dirala jakinarazo dabe jaialdiko antolatzaileek.
Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier II. Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera
2007-09-10 02:00Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera. Honezkero txapelketan parte hartzeko izen-emoteko epea hasi da nahiz eta txapelketea bera zemendian izan.
Sopelanako Lasterketa Nudistea zapatu honetan egingo da Barinatxe hondartzan
2007-09-10 02:00Sopelanako ohiko Lasterketa Nudistea hilaren 15ean egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera, La Salvaje bezela be ezaguna dan Barinatxeko hondartzan.
‘Euskerea da zure altxorra, zure gaitasuna’ lelopean zabaldu dabe AEKn euskerea ikasteko matrikulazino epea
2007-09-10 02:00 Euskerea berbagaiIgazko 10.000 ikasleak mantenidu eta ikasle barriak izatea da AEKren aurtengo helburua. Ganera, ikasturte honetan euskaltegi barri izango ditu, Baionan eta Iruñean, Korrikearen azken edizinoan ataratako diruari esker.
Paddy Woodworth kazetari irlandarrak 'The Basque Country: A cultural history' argitaratu dau
2007-09-07 02:00Paddy Woodworth kazetari irlandarrak Euskadiko gizartea eta kulturea buztartzen dituan 'The Basque Country: A cultural history' liburua aurkeztu dau.
Pavarotti hil da
2007-09-06 02:00 MusikeaItaliako tenore ezaguna 71 urte zituala hil da, pankreako minbiziak jota, Toskanako eskualdean.
EIZIEk itzulpengintza tailerra antolatu dau aurten be Iban Zaldua idazle gonbidatuagaz
2007-09-06 02:00Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) lantegia antolatu dau aurten be euskeratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintzea sustatzeko ahaleginari jarraituz, irailaren 10etik 13ra.
Bilboko Udalak euskerea ikasi nahi daben gurasoentzako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau
2007-09-06 02:00 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera Sailak euskerea ikasi nahi daben gurasoei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau, laguntzinoa lehen aldiz eskatu nahi dabenentzat.
30 urte geroago, Chillidaren 'Haizearen orrazia' inaugurauko dabe
2007-09-05 02:00Hogeita hamar urteren ostean, Eduardo Chillidaren 'Haizearen orrazia'-k 1977an izan ez eban inaugurazinoa izango dau datozen egunotan.
215 musikari Kaleko Musikarien Nazinoarteko VII. Topaketan
2007-09-05 02:00 MusikeaMusikaleren VII. Edizinoan, irailaren 15tik 16ra, munduko herrialde desbardinetako 12 konpainia eta 215etik gora musikari izango dira Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaoko kaleetan.
Michael Schumacherrek irabazi dau Kiroletako Asturiaseko Printzea Saria
2007-09-05 02:00Bat Formulan, zazpi aldiz munduko txapelduna izandako alemaniarrak irabazi dau aurtengo saria, ganerako hautagaiak izan diran Roger Federer, Rafa Nadal, Valentino Rossi eta Yelena Isinbayeva atzean itxita.
EJk dekretu bat onartu dau hizkuntzearen erabilerea bermatzeko
2007-09-05 02:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak onartutako dekretuan xedapenak onartzerakoan Jaurlaritzearen sail guztiek bete beharko daben derrigorrezko prozedurea zehazten da, euskerearen erabilerea eta oro har hizkuntza politikeagazko egokitzapena bermatze aldera.
Euskaltube.com, bideoen euskal webgunea martxan
2007-09-04 02:00Euskaltube, Youtube arrakastatsuan oinarrituta diseinautako webgunea, martxan jarri da beta bersinoagaz eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi izateko asmoagaz.
'4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile', aurtengo Fipresci Sari Nagusia Donostiako Zinemaldian
2007-09-04 02:00 BarriakUrteko Film Onenaren Fipresci Saria 1999tik emoten da Donostiako Zinemaldian eta zinerik ausartena, originalena eta personalena nabarmentzea eta saritzea dau helburu.
Brasilen lehenengoz izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
2007-09-04 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 25. urteurreneko ospakizunen azken txanpan, nazinoarteko 12. kontzertu-bireari eta Hego Amerikako bigarrenari ekingo deutso datorren eguenean, irailaren 6an.
Leioako Kultura Sailak Film Laburren XIV. Lehiaketea antolatu dau
2007-09-04 02:00 Barriak Lanak aurkezteko epea 2007ko zemendiaren 5ean amaituko daLanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskeraz nahiz gaztelaniaz. DVDak gitxienez 4 minutu eta gehienez 11 minutu iraun behar dau. Aurkeztutako lanek ez dabe izango egilea identifikauko dauen krediturik edo zehaztasunik.
Manu Chaok disko barria kaleratu dau
2007-09-03 02:00 MusikeaGaliziar jatorriko musikari frantsesak ‘La Radiolina’ izenburupean kaleratuko dau lana.
'Expodistrito' irailean hasiko da berriro eskultura, argazki eta pintura erakusketak antolatuz Bilboko Udaltegietan
2007-09-03 02:00 KultureaIrailetik aurrera 'Expodistrito' hasiko da barriro, hainbat eskultura, pintura, artelan grafiko eta argazki erakusketa eskainiz txandaka, Deustu, Begoña, Zorrotza, San Inazio, Abando eta Otxarkoako kultur aretoetan.
Alberto Iglesias euskal konpositoreak irabazi dau Espainiako Zinema Saria
2007-09-03 02:00 MusikeaZazpi Goya sari jaso ditu Alberto Iglesias donostiarrak eta Arteen eta Zinema Zientzien Akademiak gehien saritu dauenetariko bat da. Pedro Almodovarren film askoren eta Julio Medem donostiarraren ia guztien musikearen egilea da Iglesias. Orain bi urte Oscar sarietarako hautagai izan zan Fernando Meirellesen ‘El jardinero fiel’ pelikularako egindako musikeagatik.
























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...