Manu Chaok disko barria kaleratu dau
2007-09-03 02:00 MusikeaGaliziar jatorriko musikari frantsesak ‘La Radiolina’ izenburupean kaleratuko dau lana.
‘Clandestino’
, ‘Proxima estacion...esperanza’ eta zuzeneko DVD bat atara ostean, Mano Negra taldeko kide ohia lan barriagaz dator. Diskoaren azalean, ‘El Golfo’ esaldia dauen kamiseta baltz bategaz dago eta azpian ‘Y ahora que?’ esaldia irakur daiteke.
‘3 Dias’, ‘Tristeza Maleza’, ‘Politik Kills’, ‘Rainin In Paradize’, ‘Besoin de la Lune’, ‘El Kitapena’, ‘Me Llaman Calle’, ‘A Cosa’, ‘The Bleedin Clown’, ‘Mundoreves’, ‘El Hoyo’, ‘La Vida Tómbola’, ‘Mala Fama’, ‘Panik Panik’, ‘Otro Mundo’ eta ‘Piccola Radiolina’ kantak batzen ditu Chaok ‘La Radiolina’ diskoan. Horreez gan, ‘Y Ahora Que?’, ‘Mama Cuchara’, ‘Siberia’, ‘Soñé Otro Mundo’ eta ‘Amalucada Vida’ kantak be entzun ahal izango dira bertan.
Lehenengo kantea ‘Piccola Radiolina’ da eta kanta horren bideoklipean (Emir Kusturicak zuzendutakoa) La Colifata kolektiboko hainbat kidek parte hartu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!