'4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile', aurtengo Fipresci Sari Nagusia Donostiako Zinemaldian
2007-09-04 02:00 BarriakUrteko Film Onenaren Fipresci Saria 1999tik emoten da Donostiako Zinemaldian eta zinerik ausartena, originalena eta personalena nabarmentzea eta saritzea dau helburu.
Cristian Mungiu errumaniarraren ‘4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile’ pelikula Urteko Film Onena aukeratu dabe Fipresci Sari Nagusiaren botazinoan. Mongiuk datorren irailaren 20an jasoko dau saria Donostiako Zinemaldiko zabaltze ekitaldian.
Urteko Film Onenaren Fipresci Saria 1999tik emoten da Donostiako Zinemaldian eta zinerik ausartena, originalena eta personalena nabarmentzea eta saritzea dau helburu.
‘4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile’ filmak, 2007ko Cannesko Zinemaldian Fipresci saria eta Urrezko Palma irabazi zituan eta Zabaltegi-Bitxiak atalari hasierea emongo deutso. Gauzak holan dirala, Publikoaren TCM saria eskuratzeko aukerea izango dau.
Cristian Munguiren pelikulea komunismoaren azken urteetan Errumanian girotutako drama bat da. Otilia eta Gabita unibersidade-ikasleek nahibako haurdunaldiari aurre egin behar izango deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!