Sopelanako Lasterketa Nudistea zapatu honetan egingo da Barinatxe hondartzan

Bizkaie! 2007-09-10 02:00

Sopelanako ohiko Lasterketa Nudistea hilaren 15ean egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera, La Salvaje bezela be ezaguna dan Barinatxeko hondartzan.

Sopelanako ohiko Lasterketa Nudistea hilaren 15ean egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera, La Salvaje bezela be ezaguna dan Barinatxeko hondartzan.

Parte-hartzaileek 5.000 metroko distantzia korriduko dabe, harea gogorraren gainetik, itsasbeheraren orduakaz bat eginaz. Haur kategoria aldi berean hasiko da baina frogaren ibilbide laburtu bat egingo dau, 2.500 metrokoa.

Lasterketeak sei kategoria izango ditu: gizonezkoa, emakumezkoa, beteranoa (40 urtetik gorakoentzat) eta haurrena (14 urtetik beherakoak). Gainera, naturista bazkideentzat, jagokon txartelaren bidez kreditauta, gizozneko eta emakumezko kategorietan bereizketak egingo dira.

Kategoria bakotxeko lehenengo hiru postuetan klasifikiketan diran lasterkariek garaikur bat jasoko dabe eta, gainera, parte-hartzaile guztiek erregaluak jasoko ditue karrerea amaitzen badabe.

Izen emotea interneten bidez http://ene-naturismo.org/carrera/euk/inscribirse.htm gunean egin daiteke eta lasterketearen egunean, hondartzan bertan, eguerdiko hamabiak arte. Bai izen emotea eta baita parte-hartzea dobakoak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu