EJk dekretu bat onartu dau hizkuntzearen erabilerea bermatzeko

Bizkaie! 2007-09-05 02:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak onartutako dekretuan xedapenak onartzerakoan Jaurlaritzearen sail guztiek bete beharko daben derrigorrezko prozedurea zehazten da, euskerearen erabilerea eta oro har hizkuntza politikeagazko egokitzapena bermatze aldera.

Eusko Jaurlaritzeak onartutako dekretuan xedapenak onartzerakoan Jaurlaritzearen sail guztiek bete beharko daben derrigorrezko prozedurea zehazten da, euskerearen erabilerea eta oro har hizkuntza politikeagazko egokitzapena bermatze aldera.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak dekretu hau oso eraginkorra izango dala adierazo dau. Bere aburuz, honen bidez, euskerearen normalkuntzearen ardurea gero eta neurri handiagoan, guztiena izango da eta hizkuntz politikak gero eta zentralidade handiagoa izango dau Eusko Jaurlaritza osoaren jardueran.

Beste alde batetik, Herri Administrazinoetan Hizkuntza Normalizetako zuzendari Jokin Azkuek adierazo dau Kultura Saileko 25/2006 egitura dekretuan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen egitekoetan jasota dagoala Jaurlaritzeak onartu behar dituen xedapen orokorren kasuan aginduzko txostena egingo dauela Sailburuordetzeak.

Azkuek azaldu dau txosten horrek bi esparru aztertuko dituala, batetik, hizkuntzearen erabilerearen normalizazinoan arau horrek izan leiken eragina baloretea eta bestetik, arau horren legezkotasuna aztertzea. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak azterketa hori egin beharko dau hile baten buruan. Arauon ezaugarrien inguruan argitu dau xedapen orokorrak izanik,egoerak, erakundeen funtzionamentua edota esparruak arautzen dituela.

Modu honetan, hemendik aurrera Jaurlaritzeak onartzen dituan xedapen orokor guztiak, ezinbestez, hizkuntza politikearen ikuspegitik informau beharko dira behin-betikoz onartu aurretik.

Baztarrikak euskerea danona danez, danon egitekoa dala euskerearen erabilerea bultzatzea nabarmendu dau eta horren arabera, euskerearen normalizazinoa ez dala bakarrik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen egitekoa, ez dala eginkizun sektoriala, baizik eta Jaurlaritzako departamentu guztiena.

Baztarrikaren esanetan, departamentu guztiek euren jarduerak zehazterakoan kontuan izan behar dabe jarduera horreek zelan eragin leikien euskerearen normalizazinoan eta euskerearen erabileran. Eta gaineratu dau jarduera horreek euskerearen erabilerea normalizetako araudia beteten dabela bermatzea be nahitaezkoa dala. Azkenik, gaur aurkeztutako erabagia aurrerapausu garrantzitsua dala esan dau, Eusko Jaurlaritzeak bere buruari ezartzen deutson ‘hizkuntza-obligazino eraginkorra’ baita

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu