Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier II. Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera

Bizkaie! 2007-09-10 02:00

Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera. Honezkero txapelketan parte hartzeko izen-emoteko epea hasi da nahiz eta txapelketea bera zemendian izan.

Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera. Honezkero txapelketan parte hartzeko izen-emoteko epea hasi da nahiz eta txapelketea bera zemendian izan.

Antolatzaileek adierazo dabenez, txapelketa bi txandatan jokatuko da, lehenengoan, uri bakotxean txapelketea egingo da eta txapelketa horretatik azken txandan jokatuko dauen eta uriko ordezkari izango dan bikotea atarako da. Azken txanda hau Iruñeako Maissonave hotelean jokatuko da abenduaren 14 eta 16an eta txanda honetan bikote txapelduna zein dan erabagiko da.

Txapeldunentzako saria Las Vegasera bidaia izango da gastu guztiak barne eta bigarren sarituek, barriz, paradore nazional batean astegoien oso bat pasetako aukerea izango dabe. Bilboz gan, Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Kordoba, Gasteiz, Iruña, Donostia, Logroño eta Baiona uriek parte hartuko dabe txapelketan.

Era berean, antolatzaileek gogorarazo dabe joan dan urtean Gasteizen jokatu zan lehenengo edizinoan txapeldunak Bartzelonako Andrés Fernández eta Norberto Rodríguez izan zirala eta bikote bilbotarra, Enrique Noya Santosek eta Unai Goikoetxea Zárragak osotzen eben, ez zuela lehenengo hiru sailkatuen artean egoterik lortu. Danetara, 400 bikotek hartu eben parte joan dan urtean.

Gainera, parte-hartzaileek ohizko Heraclio Fournier kartak erabiliko ditue baina Kukuxumusu Marrazki Fabrikeak diseinau dauen bersino barrian. Izena emon nahi daben guztiek holan egin leikie urriaren 28ra arte www.kukuxumusu.com/mus web gunean edota Kukuxumusuren edozein denda ofizialetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu