Euskaltube.com, bideoen euskal webgunea martxan

Bizkaie! 2007-09-04 02:00

Euskaltube, Youtube arrakastatsuan oinarrituta diseinautako webgunea, martxan jarri da beta bersinoagaz eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi izateko asmoagaz.

Euskaltube, Youtube arrakastatsuan oinarrituta diseinautako webgunea, martxan jarri da beta bersinoagaz eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi izateko asmoagaz.

Euskaltube.com guneko arduradun Haritz Rodriguezek jakinarazo dauenez, euskal gizarteak Web 2.0 berezko tresnak erabilteko dauen beharretik sortu da proiektua. Modu horretan, Euskaltube.com edozein hizkuntzan adierazoten diran erabiltzaileentzako sortu bada be, sistemea euskera hutsean dago, ‘sarean euskerearen erabilerea sustatzeko helburu argiagaz’.

Rodriguezen esanetan, Euskaltuberen helburua ez da Youtuberi konpetentzia egitea. ‘Hori pentsauezina da, bideoak sareratzeko erabilten dituan tresna aurreratuakaitik eta erabiltzaile kopuruagaitik’. Halanda be, Euskaltuben ‘argi dogu sareko tresna globalakaz batera, tresna lokalek be euren txokoa izan behar dabela, izan be, izaera lokala da tresna hau interesgarri egiten dauena’.

‘Badakigu euskaldunek Youtube bisitetan segiduko dabela, munduan ezagunak diran bideoak ikusteko’. Baina, aldi berean, ‘Euskaltube guneari be bisitea egingo deutsela espero dogu, hemen zer ikusten eta sortzen dan jakiteko’.

Euskal erabiltzaileak bere intereseko bideoak errazago topau eta erakutsi ahal izango ditu, baita zehaztasun geografiko eta kultural handiagoagaz be.

Webgunearen administratzailearen datuen arabera, euskeraz, gitxi gorabehera, 5.000 blog dagoz, ‘oso komunidade bizia’. Komunidade horrek ikusentzunezko edukiak be sortzen ditu, baina, ‘askotan beste hizkuntza batzutara jo behar dabe’. Horregaitik, Euskaltube gunetik, blogariei tresna barria erabilteko eskatu deutse, Euskaltubeko bideoak blogetan jarteko aukerea be eskaintzen dauelako.

Edozelan be, Euskaltubeko bideoek ez dabe euskeraz egon behar, plataformeak ‘zabalpen aukera gehiago’ izateko. Hori bai, ‘eduki finkoa, menuak eta oharrak euskera hutsean dagoz’.

Etxeko bideoak, iragarkiak, film laburrak, kirolak, umorea eta eguneroko kontuen ganeko bideoak topau daitekez www.euskaltube.com webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu