Aitor Francesenak 'Surfear la vida' aukeztu dau

Bizkaie! 2025-10-23 09:20   Kirola

Liburua, zemendiaren 12an kaleratuko da.

Ez zara itsasora bueltauko.
Ez dozu inoiz gehiago surfean egingo.
Ezingo dozu bizitza normala izan.

Hori esaten eutsen Francesenari itsu geratu zanean. Halanda be, itsu itxi eban itsaso horrek berak, zerbait baliotsuagoa bueltau eutson: inoiz ez dala berandu jaiki eta barriro burrukatzeko. Aitorrek bildurrari, erorketei, minari eta buruko menei aurre egin eutson, eta, barriro be, surfean hasi zan.

Liburuan, sei aldiz munduko surf egokituko txapeldunak haren historia personala baino askoz gehiago partekatzen dau: ausardia eta determinazinoa erakusten deusku, bizitzako olatuek indar handiagaz joten deuskunean amore ez emoteko konbidapena. 

Beraz, erorketez nekatuta dagozenentzat, urtenbiderik ez dagoala uste dabenentzat eta itsasoa maite eta olatuen bildur diranentzat dago zuzenduta. Halanda ze, bizitzan, surfean bezela, aukera bakarra olatua hartu, zutik jartea eta aurrera egitea da.

Bertan, itsasoa eta tresna ezagutuko ditugu: hau da, surf taulak. Guztietarako entrenamenduak (uraren barruan eta kanpoan) eta teknikea hobetzeko aholku ugari topauko ditugu, batez be, bizi-estilo barri bati formea emoteko gaitasun mentala: txapeldunena. 

Surfear la vida. Superar tus miedos te hace más grande zemendiaren 12an kaleratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu