Bilboko Udalak euskerea ikasi nahi daben gurasoentzako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2007-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera Sailak euskerea ikasi nahi daben gurasoei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau, laguntzinoa lehen aldiz eskatu nahi dabenentzat.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak euskerea ikasi nahi daben gurasoei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau, laguntzinoa lehen aldiz eskatu nahi dabenentzat.

Udalak ohar baten bidez jakitera emon dauenez, diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzeak diseinautako Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiak ezarritako lehentasunen barruan kokatzen dira, Udalaren hizkuntza politikearen oinarrian. Bilboko ume eta gaztetxo gehienek euskerea komunikazino hizkuntza daben ereduetan ikasten dabenez, ikasgelatik kanpo eta batez be etxeko hartu-emonetara euskerearen erabilerea zabaltzea da diru-laguntzen helburu nagusia.

Epea irailaren 14ra arte zabalik egongo da eta diru-laguntzaren baldintzak Udalaren web gunean bertan topau daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu