‘Euskerea da zure altxorra, zure gaitasuna’ lelopean zabaldu dabe AEKn euskerea ikasteko matrikulazino epea
2007-09-10 02:00 Euskerea berbagaiIgazko 10.000 ikasleak mantenidu eta ikasle barriak izatea da AEKren aurtengo helburua. Ganera, ikasturte honetan euskaltegi barri izango ditu, Baionan eta Iruñean, Korrikearen azken edizinoan ataratako diruari esker.
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) euskaltegietan matrikuletako epea zabalik dago. Igazko 10.000 ikasleak mantenidu eta ikasle barriak izatea da
AEKren aurtengo helburua. Ganera, ikasturte honetan euskaltegi barri izango ditu, Baionan eta Iruñean, Korrikearen azken edizinoan ataratako diruari esker.
AEK-ko zuzendaritzako kide Fernando Landaburuk, Aitziber Sarasolak eta Mertxe Mujikak adierazo dabenez, ‘Euskerea da zure altxorra, zure gaitasuna’ izango da aurtengo matrikulazino kanpainearen leloa.
AEK-k euskerea ikasteko gaitasuna ikasleakan dagoala azpimarratu dau eta, beraz, ‘euskaltegia laguntzailea besterik ez da, ikasleak dauen altxor hori ataraten lagunduko deutsona’, Landabururen esanetan.
Euskaltegi barri bi
Iruñeko Donibane auzoan eta Baiona Ttipian euskaltegi barri bana izango da 2007-2008 ikasturtean. Iruñeko Irrintzi euskaltegia ez da, berez, barria, baina orain egoitza aldatuko dau, Irrintzi euskaltegi zaharretik urrundu barik.
Baionako egoitzan, barriz, euskaltegiaz gan, AEKren herrialdeko zerbitzuak eta ostatu bat be izango dira.
Eskaintza
Ikasturte honetan, AEK-k euskalduntze ikastaroak eta azterketak eta mailakako probak preparetako ikastaroak emongo ditu, euskalduntze maila guztietakoak (HABE mailak), EGA eta hizkuntz eskakizunak. Ikastaroak egunean ordu bikoak izango dira, ordutegi desbardinetan, edota lau edo bost ordukoak, goizez zein arratsaldez.
Kolektiboei begirako ikastaro bereziak be izango dira, enpresa, alkarte, erakunde zein administrazinoko beharginei edota etorkin, guraso, jubilatu, gazte edo merkatariei zuzenduta.
Era berean, barnetegiak, on-line ikastaroak, auto-ikaskuntzarako IKASGEL@, AEKren auto-ikaskuntza ikastaroa, glotodidaktika, tutoretza eta mintzapraktika saioak be izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!