Alberto Iglesias euskal konpositoreak irabazi dau Espainiako Zinema Saria

Bizkaie! 2007-09-03 02:00   Musikea

Zazpi Goya sari jaso ditu Alberto Iglesias donostiarrak eta Arteen eta Zinema Zientzien Akademiak gehien saritu dauenetariko bat da. Pedro Almodovarren film askoren eta Julio Medem donostiarraren ia guztien musikearen egilea da Iglesias. Orain bi urte Oscar sarietarako hautagai izan zan Fernando Meirellesen ‘El jardinero fiel’ pelikularako egindako musikeagatik.

Fernando Lara Arteen eta Ikus Entzunekoen Institutuko zuzendari nagusiak eta Pilar Torre presidenteordeak zuzendutako epaimahaiak Iglesiasen inspirazinoz beteriko ibilbide profesionala saritu nahi izan dau eta adierazpide barriak eta estimuludunak bilatzek’ egindako lana azpimarratu dau. ‘Volver’ Pedro Almodovarren azken lanean egindakoa da, epaimahaiaren esanetan, ibilbide horren adibide argiena.

Zazpi Goya sari jaso ditu Alberto Iglesias donostiarrak eta Arteen eta Zinema Zientzien Akademiak gehien saritu dauenetariko bat da. Pedro Almodovarren film askoren eta Julio Medem donostiarraren ia guztien musikearen egilea da Iglesias. Orain bi urte Oscar sarietarako hautagai izan zan Fernando Meirellesen ‘El jardinero fiel’ pelikularako egindako musikeagatik.

Iglesias ez da sari hau eskuratzen dauen lehen euskal herritarra. Aurretik, Javier Aguirresarobek (argazki zuzendaria, 2004) eta Montxo Armendarizek (zuzendaria, 1998) jaso dabe. Joaquin Jorda (zuzendari eta gidoilaria, igaz), Manuel Gutierrrez Aragon (zuzendaria, 2005), Mercedes Sampietro (aktorea, 2003) edo Marisa Paredes (aktorea, 1996) espainiarrek be irabazi dabe saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu