'Expodistrito' irailean hasiko da berriro eskultura, argazki eta pintura erakusketak antolatuz Bilboko Udaltegietan
2007-09-03 02:00 KultureaIrailetik aurrera 'Expodistrito' hasiko da barriro, hainbat eskultura, pintura, artelan grafiko eta argazki erakusketa eskainiz txandaka, Deustu, Begoña, Zorrotza, San Inazio, Abando eta Otxarkoako kultur aretoetan.
Irailetik aurrera 'Expodistrito' hasiko da barriro, hainbat eskultura, pintura, artelan grafiko eta argazki erakusketa eskainiz txandaka, Deustu, Begoña, Zorrotza, San Inazio, Abando eta Otxarkoako kultur aretoetan.
Bilboko Udalak ohar baten bidez jakinarazo dauenez, udako geldialdiaren ondoren, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Expodistrito' ekimena abiarazoko dau ostera be, gaurtik hasi eta abendura bitartean. Ziklo honek aldi baterako erakusketak eroango ditu txandaka Bilboko Barrutietako Udaltegietara. Irailaren 3tik 15era bitartean, Abando eta Otxarkoagako udaltegietako erakustaretoek, eskultura eta pinturEari eskainitako bi erakusketa batuko ditue.
Modu honetan, Juan Escuderoren eskulturak ikusteko aukerea izango da Abandoko Udal Barrutian irailaren 3tik 15era, astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:45arteko ordutegian. Otxarkoagako Formakuntzarako Zentruko Soldatze-Galdaragintzako Heziketa Zikloan irakaslea izanik, altzairuzko eskulturak erakutsiko ditu Escuderok, irudi gehienak animalienak izanik, ‘Animalia Bizitza Altzairuan’ izenburupean.
Otxarkoagako Udalbarrutian Veronica Domingo izango da bere margolanak eskainiko dituana, astelehenetik barikura, 08:30etatik 13:00arte eta 16:00etatik 21:00arteko ordutegian.
Antolatzaileek azaldu dabenez, Domingok, EHUn Arte Ederretako lehenengo mailako ikasketak egiten dago baina bere ibilbide artistikoan hainbat teknika desbardin jorratu ditu, besteak beste, olioa, akrilikoa, akuarela, grabatua, pirograbatua eta ikatz-ziria, eta bere lanen ezugarririk nabarmenena, kolore bizien erabilerea eta trazu sendoena da.
Bestetik, iraileko bigarren hamabostaldian, argazkizale zein margozaleek hitzordua izango dabe San Inazio eta Otxarkoagako Udalbarrutietan Fidel Raso argazkilariaren eta José Ramón Mediavilla margolariaren erakusketakaz.
Rasok hainbat aldiz lan egin dau prentsa idatzian izaera dokumental nabarmena daben argazkiakaz. Argitaratu dituan zenbait liburu eta egin dituan zenbait erakusketa monografikoak izan dira. San Inazioko Udalbarrutian izango ditu bere argazkilanak ikusgai irailaren 17tik 30era.
Bestalde, erretratuen edota paisajeen margolanen maitaleek José Ramón Mediavilla margolariak eskaintzen dauen erakusketara hurreratu daitekez, irailaren 17tik 30era bitartean, Otxarkoagako Udalbarrutiko Kultur Etxean. San Fernandoko Arte Ederrren Errege Akademian ikasketak burututa, Velázquezen lanak kopietako baimena dauen margolari bakarra dogu.
Honetaz gan, Gorka Murillok, Estadu barruko eta atzerriko hainbat argazki sari eskuratu eta banakako nahiz taldekako erakusketa desbardinetan parte hartu dauen argazkilariak, Otxarkoagako Auzo Etxean izango ditu ikusgai bere irudiak.
Kultur arlo desbardinei lotuta dagoan hezkuntza publikoko irakaslea, poeta, kantugilea eta UHF taldeko kantariak, Joan Aldamizetxebarriak, Begoñako udaltegian zabalduko dau Bizkaiko hainbat herritan harrera ezin hobea lortu dauen ‘Afrikako begiradak’ argazki erakusketea.
Azkenik, Bizkaiko Arte Elkarteak eginiko lanak ikusgai izango dira, urriaren 1etik 15era bitartean, Abandoko Udalbarrutiko Barrainkuko Kultur Etxean. Bertan alkartekide diran zenbait margolari ospetsuen margolanak erakutsiko dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!