EIZIEk itzulpengintza tailerra antolatu dau aurten be Iban Zaldua idazle gonbidatuagaz

Bizkaie! 2007-09-06 02:00

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) lantegia antolatu dau aurten be euskeratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintzea sustatzeko ahaleginari jarraituz, irailaren 10etik 13ra.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) lantegia antolatu dau aurten be euskeratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintzea sustatzeko ahaleginari jarraituz, irailaren 10etik 13ra.

Elkarteak ohar baten bidez jakinarazo dauenez, idazle baten obrearen lagin bat, narrazino bat hainbat hizkuntzatara itzultzen dabe lau eguneko lantegian horretarako gonbidaturiko itzultzaileek, idazlearen laguntzaz.

Orain hiru urte ekimen honi hasierea emon eutsenean ezarritako erispideari helduta, aurreko urteko Euskadi Saria jaso dauen idazlea konbidau dabe lantegian parte hartzeko, Iban Zalduari, hain zuzen.

Testua aldez aurretik preparauta ekarteko eskatzen jake itzultzaileei, eta lantegian ‘orrazten’ dabe gero.

Azaldu dabenez, idazlearen laguntzinoa izaten dabe itzultzaileek, bai zalantzak argitzeko eta bai testuaren inguruko argibideak emoteko. Horrezaz gan, bata bestearen hizkuntzearen eta kulturearen berezitasunak eta itzulpen prozesuan agertzen diran kontuak konpartiduteko aukerea izaten dabe.

Horretarako, alde batetik, nork bere lana orrazten egiten ditue ordu batzuk itzultzaileek, idazlea ondoan dabela, eta, bestalde, talde osoaren saioak egiten dira. Parte-hartzaileek lau egun oso egiten dituenez alkarregaz, lanerako aretoan ez eze, denpora librean be alkar ezagutzeko eta hartu-emonak lantzeko aukerea izaten dabela argitu dabe.

Idazleak berak aukeratu ohi dau itzulgaia, eta euskeratik zuzenean itzultzen dabe testua lantegian, zubi-hizkuntzarik barik. Aurten, Itzalak liburutik izen bereko narrazinoa itzuliko dabe Roberta Gozzi (italiera), Christiane Bendel (alemana), Angel Erro (gaztelania) eta Fermin Arkotxa (frantsesa) itzultzaileek.

Lantegia Durangoko Ibaizabal Ikastolan egingo dabe aurten, bertako Errota pensinoan ostatu hartuta eta irailaren 10etik 13ra, biak barne.

Era berean, lantegia amaitzean, esperientziaren barri emoteko mahai-ingurua, eta irakurketa saioa bost hizkuntzatan antolatu dabe irailaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Landako Guneko ekitaldi aretoan, Durangon (Bizkaia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu