215 musikari Kaleko Musikarien Nazinoarteko VII. Topaketan

Bizkaie! 2007-09-05 02:00   Musikea

Musikaleren VII. Edizinoan, irailaren 15tik 16ra, munduko herrialde desbardinetako 12 konpainia eta 215etik gora musikari izango dira Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaoko kaleetan.

Musikaleren VII. Edizinoan, irailaren 15tik 16ra, munduko herrialde desbardinetako 12 konpainia eta 215etik gora musikari izango dira Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaoko kaleetan.

Zazpigarren urtea izanik, aparteko ahalegina eginaz, topaketea indarturik datorrela adierazo dabe antolatzaileek eta aurten inoiz baino musikari gehiago izango dirala, igaz 150 bat musikari izan baziran, aurten 215 inguru izango diralako. Gauzak holan dirala, kultura eta musiken topaleku bihurtu dan hitzorduan, Ausentes do Alentejo (Portugal), Banda de Gaitas o Padron (Galizia), Dixie Gang (Portugal), Express Brass Band (Alemania), Eurobig Band (Italia), La Titubanda (Italia), Mac Jeara’s Band (Euskadi), Paspartout (Alemania), Sinar Bulang & Gong Tirta (Indonesia), Sokan (Afrika), Tetaclak (Frantzia) eta Trikileku (Euskadi) taldeetako musikariakaz disfrutetako aukerea izango da.

Musikaleren hasierako ekitaldia (hilaren 14an) arratsaldeko 19:30etan hasiko da baina hurrengo egunetan (15ean eta 16an), goizez eta arratsaldez ibiliko dira musikariak kaleak alaitzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu