30 urte geroago, Chillidaren 'Haizearen orrazia' inaugurauko dabe

Bizkaie! 2007-09-05 02:00

Hogeita hamar urteren ostean, Eduardo Chillidaren 'Haizearen orrazia'-k 1977an izan ez eban inaugurazinoa izango dau datozen egunotan.

Hogeita hamar urteren ostean, Eduardo Chillidaren 'Haizearen orrazia'-k 1977an izan ez eban inaugurazinoa izango dau datozen egunotan.

Eduardo Chillidaren eskulturak jarri zituen egunean izandako hutsune instituzionala beteteko, hainbat ekitaldi eta omenaldi egingo ditue hurrengo asteetan Donostiako badian.

Urtean zehar ospakizun batzuk egin ditue, baina iraila izango da ekitaldi garrantzitsuenak batuko dituan hilebetea. Hilaren 6an, berbarako, Txetxo Bengoetxeak, Mikel Erentxunek, Alex Ubagok eta Amaia Monterok (La Oreja de Van Gogh) pop kontzertua eskainiko dabe.

Gainera, berbaldiak, argazki 'rallyak', kirol probak eta umeentzako tailerrak be izango dira uriburuan hilebete honetan. Era berean, dendariek erakusleihoak apainduko ditue eta tabernek pintxo bereziak preparauko ditu, 'Orrazia' oinarri hartuta.


Inaugurazino ekitaldi nagusia 16an izango da

Ekitaldi ofizialaz gan, musikea, aurreskua, agintarien agurra eta enparauak ez dira faltako inaugurazinoko saio nagusian. Gauez, gainera, musika eta irudi ikuskizun batek kolorea jarriko deutso eskultureari.

Edozelan be, ekitaldiko unerik hunkigarrienean Eduardo Chillida bera izango da protagonista; haren ahotsa entzungai izango da barriro, 'Haizearen orrazia'-ri buruzko grabazino bat jarriko dabe eta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu