Leioako Kultura Sailak Film Laburren XIV. Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2007-09-04 02:00   Barriak
Lanak aurkezteko epea 2007ko zemendiaren 5ean amaituko da

Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskeraz nahiz gaztelaniaz. DVDak gitxienez 4 minutu eta gehienez 11 minutu iraun behar dau. Aurkeztutako lanek ez dabe izango egilea identifikauko dauen krediturik edo zehaztasunik.

Aurreko urteetan legez, nahi daben guztiek parte hartu leikie gaia librea izango dan lehiaketan eta bideo-zintak zuzeneko grabazinoak edo animazino-lanak izan daitekez. Edozelan be, lanak originalak, argitaratu bakoak eta beste lehiaketa batzuetan sarituak izan daitekez. Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskeraz nahiz gaztelaniaz. DVDak gitxienez 4 minutu eta gehienez 11 minutu iraun behar dau. Aurkeztutako lanek ez dabe izango egilea identifikauko dauen krediturik edo zehaztasunik.

Lehiaketara aurkeztutako lanakaz batera, oinarriokaz batera doan inskripzino-orria be aurkeztu behar da, behar bezela beteta eta gutun-azal zarratu baten barruan. Inskripzino-orriaren ordez, parte-hartzailearen datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia) dituan agiria be aurkez daiteke.

Dvd bakotzean lanaren izenburua agertu behar da. Parte-hartzaile bakotxak bi lan aurkeztu ahal izango ditu, gehienez.

Lanak posta ziurtatuaren bidez bialdu edo zuzenean entregau daitekez helbide honetan:

KULTUR LEIOA — Kultura Saila
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11
48940 LEIOA (Bizkaia)
Telefonoa: 94 607 25 78

Bialtzerakoan, lanak galdu edo hondatzen badira, antolatzaileek ez dabe beregan erantzunkizunik hartuko.

Epaimahaia kultura, arte eta zineagaz zerikusia daben personek osotuko dabe. Epaimahaiak emongo dau lehiaketearen gaineko epaia, eta epai hori apelaezina izango da. Gainera, epaimahaia arduratuko da oinarrion inguruan sor daitekeen zalantza, ezusteko eta interpretazino guztiak argitzeaz. Kontuak kontu, epaimahaiaren erispidea gailenduko da beti.

Epaimahaiaren ustez, aurkeztutako lanek arte aldetik behar besteko kalidaderik ez badabe, epaimahaiak sariak emon barik itxi leikez, lehiaketako maileari eusteko. Era berean, beharrezkoak begitantzen jakozan akzesit guztiak emon ahal izango ditu egokia dala uste badau. Kasu horretan, akzesita irabazten dabenek diploma bat jasoko dabe.


Sariak

· Lehenengo saria (gaztelaniaz): 1.000 euro eta diplomea.
· Lehenengo saria (euskeraz): 1.000 euro eta diplomea.
· 2. saria: 500 euro eta diplomea.
· 3. saria: 300 euro eta diplomea.
· Herriko egileen artean lanik onena: 300 euro eta diplomea.

Egileek ezin ditue bi sari irabazi.

Lanen jabetzrai jagokonez, Leioako Udala geratuko da saritutako lanakaz eta, beraz, lanak erakutsi eta kopiak atara ahal izango dau eta inork ezin izango deutso egile-eskubideak pagetako eskatu. Gauzak holan dirala, lanak Udaleko kultur ondarearen zati bihurtuko dira eta inork ezin izango ditu saldu edo erosi.

Epaia emon eta hurrengo 30 egunetan itzuliko dira saririk jaso ez daben lanak. Antolatzaileek kontu handiz zainduko ditue aurkeztutako lanak baina lanok galdu edo hondatzen badira, ez dabe beregain erantzukizunik hartuko.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak goitik behera onartzen dirala esan nahi dau.

Sari-banaketea, abenduaren 15ean izango da, 12:00etan Kultur Leioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu