Pavarotti hil da
2007-09-06 02:00 MusikeaItaliako tenore ezaguna 71 urte zituala hil da, pankreako minbiziak jota, Toskanako eskualdean.
Luciano Pavarotti Italiako tenore ezaguna 71 urte zituala hil da, pankreako minbiziak jota, Toskanako eskualdean, kantariaren ordezkariak jakinarazo dauenez.
Birikietako infekzino bat zala eta, Modenako (Italiako iparraldea) Ospitale Poliklinikora eroan eben abuztuaren 8an eta 25ean urten eban handik. Momentu horretatik aurrera eta gaur arte, mediku talde batek etxean zaindu dau Pavarotti.
2006ko udan pankreako minbiziko ebakuntzea egin eutsen eta ordutik ez da gehiago agertu publikoaren aurrean.
Opera kantaria goizaldeko bostetan hil da. Lehenago, Italiako egunkariek tenorearen adierazpen batzuk jasoteko aukerea izan eben. Adierazpenotan Italiako Gobernuak emondako herrialde horretako Kulturearen Gorentasunaren Saria eskertu eban Pavarottik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!