Richard Gere eta Liv Ullma aktoreek jasoko dabe aurten Donostia Saria
2007-09-10 02:00 BarriakIrailaren 23an eta 28an egingo diran ekitaldi bietan emongo deutse saria. Horrezaz ganera, Viggo Mortensen eta Demi Moore Donostian izango dirala jakinarazo dabe jaialdiko antolatzaileek.
Richard Gere aktore estadubatuarrak eta Bergman zuzendariaren aktore maite Liv Ullmak hartuko dabe aurtengo Zinemaldian Donostia Saria. Glenn Ford (1987), Bette Davis (1989), Al Pacino (1996), Julie Andrews, Warren Beatty eta Francisco Rabal (2001) eta Woody Allen, Annette Bening edota Jeff Bridges (2004) aktore edota zuzendariek be jaso izan dabe saria.
Irailaren 23an eta 28an egingo diran ekitaldi bietan emongo deutse saria. Horrezaz ganera, Viggo Mortensen eta Demi Moore Donostian izango dirala jakinarazo dabe jaialdiko antolatzaileek.
Richard Gere
Richard Gere (Philadelphia, 1949) AEBetako zinema garaikideak emondako izar handienetakoa da askoren ustez. American Gigolo (1980), Pretty Woman (1990) edo Chicago (2002) dira aktorearen lanik ezagunenak. Azken horregaz, ganera, Urrezko Globoa lortu eban.
Donostiako Zinemaldian Lasse Hallstromek zuzendutako The Hoax filma emongo dabe. Lan horretan, Gere Clifford Irving idazlea da, Howard Hughesen biografia egin ebana. Bestalde, udagoien honetan beste film bi estreinauko ditu. Lehenengoan, The Hunting Party-n, gerraosteko Bosnian lanean dagozan bi kazetariren istorioa kontetan dau. I'm not There filman, barriz, Bob Dylanen bizitza eta abestiak erakutsiko dituan grabazioan, Cate Blanchett, Christian Bale eta Heath Ledger aktoreak be izango dira, beste askoren artean.
Dalai Lamaren laguna eta budismoaren jarraitzailea izateagaitik be ezaguna da Gere. Azken 20 urteotan India, Nepal, Zanskar, Tibet, Mongolia eta Txina bisitau ditu askotan eta bertako argazkilariakaz lan egin dau.
Ullman, aktore eta zuzendaria
Liv Ullmannek (Tokio, 1938) oso ibilbide bizia eta zorrotza izan dau Europako zinema eta antzerkian aktore eta zuzendari legez. Ingmar Bergman maisuaren zineman paper garrantzitsua izan dau Ullmanek. Zuzendari suediarragaz Persona (1966), Scener ur ett atkensapp (1973) eta Höstsonaten (1978) lan ezagunetan parte hartu eban, besteak beste. Ganera, zuzendutako bi filmetan Bergmanen gidoiak moldatu ditu.
Liv Ullmannen antzerkian hasi zan, Londresen. Debuta Norvegian egin eban, Stavangerreko antzokian. Antzerki mailan Liv Ullmanneek protagonistarenak egin ditu askotan, Norvegian, Suedian, Londreseko West Endean, Australian, Los Angelesen eta Broadwayen. ‘Lurreko edertasunaren eta artifiziorik bako interpretazinoaren’ konbinazino modukoa dala esan dabe Ullmanen antzezteko erearen inguruan. Halanda be, azken urteotan gero eta gitxiago agertu agertu da telebistan eta pantaila handian, gidoiak idazten eta zuzendari lanak egiten ibili dalako.
UNICEFen borondate oneko enbaxadorea izan da Liv Ulmann 20 urtez eta, epe horretan, International Rescue Committeearen (IRC) presidenteordea be izan da.
Liv Ullmannen omenaldi moduan, Donostiako Zinemaldiak emakume horrek zuzendutako lau film luzeak emongo ditu: Sofie (1992), Kristin Lavransdatter (1995), Confesiones privadas (Enskilda samtal, 1996) eta Infiel (Trolösa, 2000). Horrezaz gan, Edvard Hambrok egindako Ullmannen bizitza pribaduaren inguruko dokumentala be proiektauko dabe, Liv Ullmann-scener fra et liv / Liv Ullmann-Scenes from a life, 1997, izenburukoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!