Michael Schumacherrek irabazi dau Kiroletako Asturiaseko Printzea Saria
2007-09-05 02:00Bat Formulan, zazpi aldiz munduko txapelduna izandako alemaniarrak irabazi dau aurtengo saria, ganerako hautagaiak izan diran Roger Federer, Rafa Nadal, Valentino Rossi eta Yelena Isinbayeva atzean itxita.
Bat Formulan, zazpi aldiz munduko txapelduna izandako alemaniarrak irabazi dau aurtengo saria, ganerako hautagaiak izan diran Roger Federer, Rafa Nadal, Valentino Rossi eta Yelena Isinbayeva atzean itxita.
Epaimahaiak Michael Schumacherrek bere ibilbidean lortutako emoitzak eta giza baloreak goraipatu ditu.
Schumacherrek 1991n debutau eban Bat Formulan eta Belgikako Sari Nagusia irabaziz ekin eutson sano ibilibide arrakastatsuari. Hortik aurrera, 91 Sari Nagusi irabazi ditu eta zazpi aldiz izan da munduko txapeldun, gainditzeko gatxa izango dan errekorra ezarriz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!