Bi mila lagun baino gehiagok euskal kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe

Bizkaie! 2007-10-01 19:09

Aurtengo udagoienean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sustatuta, 2000 lagun baino gehiagok (ume eta gaztetxu askok, besteak beste) EAEko kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe Azterkosta ingurumen-hezkuntzako programearen bidez.

Aurtengo udagoienean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sustatuta, 2000 lagun baino gehiagok (ume eta gaztetxu askok, besteak beste) EAEko kostaldearen ingurumen-egoerea aztertuko dabe Azterkosta ingurumen-hezkuntzako programearen bidez.

Azterkosta’ 2007ko goiburua ‘Ezagutu eta maitatu’ da. Programa hau, ‘Coastwatch Europe’ kostaldeari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programearen Euskal Autonomia Erkidegorako egoitzapena da.

Ingurumen-hezkuntza programa honetan, izena emon daben talde bakotxari kostaldearen 5 Km-ko tarte edo blokea emoten jako, bertan honako alderdiok zehatz aztertzeko: ezaugarri morfologikoak, fauna, landaredia, eta baita kostaldeari kalte egiten deutsen ingurumen arazoak be (orio eta petrolio isurketak, zaborrak, itsasertzaren okupazinoa eta giza jardueren ondorioak...). Esther Larrañaga, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu saileko sailburuaren ustez, ‘gazte-jenteak ikertzea eta ezagupenak handitzea da programearen helburua, baita ingurumenaren alde parte hartu eta sentiberatzera bultzatzea be. Seguru nago ingurumenaren ezagutza sustatzeak berau babesten lagunduko dauela’.


Programearen garapena

Irailaren hasieran izena emoteko epea zabaldu zan.

Urriaren hasieran, 1 eta 11 bitartean, bilerak egingo dira izena emondako taldeakaz, datuak batzeko beharrezkoa daben materiala banatzeko: ur-analisiak egiteko material sorta (nitritoak, nitratoak eta oxigeno disolbatua neurtzeko testak), datuak hartzeko galdeketak eta material osogarria (fauna eta landareen gida, kostaldearen erabilerei buruzko azalpenak...). Bilera horreetan Azterkostan parte hartzeko sor leitekezan zalantzak argituko dira eta parte-hartzaileek aurkez leikiezan iradokizunak jasoko dira.

Aurten be, kostaldea aztertzeko bi bide eskaintzen dira: oinarrizko programea eta programa zientifikoa. Oinarrizko programak kostaldearen azterketea jolasaren bidez osotzeko aukerea emoten dau; programa zientifikoan, barriz, lagin eta datu-batzearen alderdi teknikoa areagotu egin da.

Udagoieneko hilebeteetan, taldeek, kostara joanda, laginak hartu, analisiak egin eta jagoken galdeketeari erantzungo deutse.

Azken buruan, abenduaren 3abaino lehen, talde bakotxak hartu-emonetarako eskaintzen dan helbidera bialdu beharko ditu batutako datuak. Datuok informatizau egingo dira eta aztertutako kosta-zatien egoerari buruzko txostena osotuko da: atzemondako arazoak konpontzeko taldeek proposatutako bideak eta ingurumenaren alde hartu nahi dituezan konpromisoak be adierazoko dira bertan. Txostena parte hartu daben talde guztiei bialduko jake, baita kostaldeagaz eta kostaldearen kudeaketeagaz zerikusia daben hainbat erakunderi be.

Azterkostako jarduera nagusiaren osogarri, irteera bat antolatu da (urriaren 6an) interesa dauen edozeinentzat: datu-batzea zelan egin behar dan erakutsiko da, eta ganera itsasoari loturiko gai bat azalduko da bertan.

Aurreko urteetan legez, marrazki, ipuin eta argazki-lehiaketea izango dira.


Ingurumen hezkuntzea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila, Ingurugelaren bidez, herritar guztiei zuzenduriko ingurumen-hezkuntzako programak bultzatzen ari da.

Programa honeek gure Herriaren ingurumenaren egoerea ezagutarazo, ulertzen lagundu eta balioetsi ahal izateko argibide eta azalpenak eskeintzen deuskuez, beti be ingurumenaren zainketa eta hobekuntzea sustatu guran, izan be, hori da Esther Larrañagak zuzendutako Saileko helburu nabarmenetako bat.


2006an kostaldeko 215 km aztertu ziran

Azterkostan urtero-urtero bolondres kopuru handiak parte hartzen dau. 2006an, 2.000 persona baino gehiagok parte hartu eben 94 taldetan banatuta, gehienak lehen eta bigarren hezkuntzako edo unibertsitateko ikasleak, eta ingurumen edo bestelako taldeak.

Gauzak holan dirala, 2006ko kanpainan EAEko kostaldeko 43 zona aztertu ziran, danetara, 215 kilometro inguru. Lurraldekako portzentajeari jagokonez, Bizkaiko kostaldearen % 46,94 eta Gipuzkoako % 64,52 aztertu ziran.

Azterkostan izena emon edo programeari buruzko informazinoa nahi dauenak, Aztertu proiektuaren koordinazinorako jarritako telefonora deitu leike, edo Internet erabili:

902 160 138

www.euskadi.net/aztertu edo aztertu@ej-gv.es helbide elektronikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu