‘Kalejirea’, Periferiak’07-ren azken proiektua
2007-10-02 12:11 jardunaldiak‘Edizinoa' ardatz harturik, 2007ko maiatza eta urria bitartean Bilbon antolatutako ekitaldien azken proiektua urriaren 1etik 6ra izango da. ‘Kalejira / Pasacalle’ programeak konferentziak, alkarrizketak eta Bilbon zehar egindako ibilaldiak batuko ditu urriaren 1etik 6ra Bidebarrieta liburutegian eta beste hainbat lekutan.
‘Edizinoa' ardatz harturik, 2007ko maiatza eta urria bitartean Bilbon antolatutako ekitaldien azken proiektua urriaren 1etik 6ra izango da. ‘Kalejira / Pasacalle’ programeak konferentziak, alkarrizketak eta Bilbon zehar egindako ibilaldiak batuko ditu urriaren 1etik 6ra Bidebarrieta liburutegian eta beste hainbat lekutan.
‘Edizioa, Periferiak07 programaren ardatza, zentzu zabal batean ulertu behar da: jakintza transmitiduteko era guztiek (zatikatzeak, egokitzeak, zitak, irakurketak, plagioak…) osotzen dabe edizino ekintza bat, zentzumenaren geldialdi produktiboak diran heinean. Nozino horri iges egingo deutson fenomeno kultural bat topetea gatxa da, produkzino eta erreprodukzino prozesuetan bitartekotasunen katea hain luzea izanik: liburuak edo bideoak editetan dira, norberaren memoria be editau egiten da eta arpegiek eta gorputzek be horixe egiten dabe. Periferiak07 programeak gaur egungo zenbait praktika aztertzea proposatzen dau ikuspegi ‘editorial’ bat oinarri hartuta: produkzino eta banaketa prozesuak, informazinoa zabaltzea eta horren mitoak, edizinoa azterketarako bide modura, edizino informala produkzino eta banaketa esfera propioa sortzen dauen praktika bezela, itzulpen kulturala jakintzarako tresna posible bakar modura, kultur metatzearen fenomenoa eta artxiboa haren formalizazino saio legez, jarduera diskurtsibo eta performatibo bat dan heinean, espazio publikoa edizinoaren egoitza bezela eta, azkenik, zer, zergatik eta zertarako dan praktika editoriala’.
Kalejirea. Bilbo bere kantuen bitartez
Kalejira asko konposatu ziran probintzien, parajeen, urien, herrien eta auzoen omenez. Abesti herrikoi horreek gero interpretauko zituen lekuetan bertan sortu ziran: tabernetan, kafetegietan, kaietan eta plazetan. Azkar bihurtzen ziran sustraien konposizino herrikoiak, leku batekoa izatearen sentimentua indartzen eben bigarren ereserkiak.
Gaur egun, garapenaren eta aldaketen eraginez, ‘leku publikoen’ esanahia aldatu egin da. Jentea alkarregaz egoteko espazioak eta hartu-emonetan jarteko moduak desbardinak dira, eta lehen onak ziranek ez dabe balio dagoeneko. Espazio publikoak krisian dagozala eta erro bakotasuna zabalduta dagoala esan ohi da. Abesti herrikoiak be aldatu egin dira: ‘herri kanta’ terminoak dagoeneko ez dau adierazoten taldeak sortu eta interpretetan dauen abestia, tradizinoak transmitiduten ebana. Orain testuinguru globalizau batean era masiboan erreproduziduten eta kontsumiduten diranei deitzen deutsegu ‘herri kantak’. Testuinguru horretan, ‘tokikoa’ edo ‘kultura’ lako terminoen esanahia etiketa komertziala baino ez da.
Bilbo bere abestiei lotuta dago, XIX. mendearen amaierako kantutegi klasikotik hasi eta punkaren eta rock erradikalaren garaira heldu arte, tartean omenaldietako kalejirak eta poesia modernoaren ikuspuntu industrialak dirala. Goraipamenak, biraoak, ikuspuntu erromantikoak, apokaliptikoak, gizalegezkoak edo futuristak, zeintzuk dira abesti herrikoi horreek indartzen dituezan ohiturak eta errituak? Gizarte kohesioko zein funtzio beteten ditue urian? Zelan islatu ditue urian izan diran aldaketa fisikoak eta egiturazkoak?
Egitaraua
- Urriak 1a, astelehena. 19:00retan
Carlos Bacigalupe
Ibilbidea: Gran Via-tik Arriaga antzokira.
Abestia: ‘Bilbao se está inundando’.
- Urriak 2a, martitzena. 19:00retan
Ines Intxausti
Ibilbidea: Barrenkale-Barrenatik Bailenera.
Abestia: ‘Bilbao, Bilbao’.
- Urriak 3a, eguaztena. 18:30etan
Gabriel Villota Toyos
Ibilbidea: Ezkerraldea eta Eskuinaldearen artean.
Abestia: ‘Ratas de Vizcaya’.
Miren Jaio
Ibilbidea: Atxuritik Basurtora.
Abestia: ‘Sarri-sarri’.
- Urriak 4a, eguena. 19:00retan
Chico y Chica
Ibilbidea: ‘Una noche bilbaina’-rako ibilbidea.
Abestia: ‘Bilbao nuclear’.
- Urriak 5a, barikua. 18:00retan
Iñaki Uriarte
Ibilbidea: Sendejako kaitik Abrara.
Abestia: ‘La Ría vale un dineral’.
Burdinbide metropolitar periferikotik egingo dan autobus txango komentatua. Urteerea Sendejako kaitik izango da. Erreserbak: 656735576 / info@periferiak.com
- Urriak 7a, domekea. 12:00etan.
Kalejira Zazpi Kaleetatik zehar.
*Berbaldi guztiak, barikukoa kenduta, Bidebarrietako udal liburutegian izango dira
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!