‘Zertarako Amestu’, Berri Txarrak taldearen lehenengo DVD-Dokumentala

Bizkaie! 2007-09-12 02:00   Musikea

Berri Txarrak taldea egunotan bere lehenengo DVDa izango dana filmetan dabil, Ibon Antuñano euskal errealizadorearen zuzendaritzapean. ‘Zertarako Amestu’ dokumental edo rockumental bete-betea da; bertan hirukotearen ibilbidearen 26 hilebeterik emonkorrenak jasoten dira.

Berri Txarrak taldea egunotan bere lehenengo DVDa izango dana filmetan dabil, Ibon Antuñano euskal errealizadorearen zuzendaritzapean. ‘Zertarako Amestu’ dokumental edo rockumental bete-betea da; bertan hirukotearen ibilbidearen 26 hilebeterik emonkorrenak jasoten dira: Aitor Oreja gitarristearen urteeratik, konposizinoa, grabazinoa eta Kansas-en egin ziran nahasketen prozesua, euren ondorengoko birara arte; mundu osoan zehar 200 kontzertu baino gehiago izan zituan birara arte, hain zuzen.

Dokumentalak taldearen gogoetak batzen ditu, baina ez bakarrik azaleko alderdiari erreparauta, sentimenduen mailaraino sakonduz baino; era honetan azaldu nahian zer esan nahi dauen zerak, urratsez urrats, goranzko bide bat lantzen joan izan dan talde baten partaide izateak, hain zuzen.

Horrenbestez, Berri Txarrak taldeagaz azken bi urteotan zerikusia izan daben personen eretxiakaz apaindua dator dokumentala. Kolaboratzaileen artean, besteak beste, Ed Rose, Karlos Osinaga edota Marino Goñi produktoreak dagoz; Aritz Mendieta Deabruak Teilatuetan taldeko partaidea (abesti batean parte hartu ebana) edo Tim McLarth, Rise Against talde amerikarraren abeslaria( 2006eko Irailean Europa osoan zehar bira egin eben talde honegaz), sarrera guztiak saldu ziralarik aldiro, tartean Amsterdamgo ‘Melkweg’, Londongo ‘Mean Fiddler’ edota Berlingo ‘So 36’ historiaz beteriko aretoak zirala.

Zintan inoiz taldeak egin dauen birarik zabaleneko irudiak topauko dozuez; Managuan, Tokyon, Mexiko DFn, Taichungen, San Franciscon, Londonen, Parisen, Dublinen edo Munichen emondako kontzertuakaz. Horri guztiorri hilebete honeetan zehar bizi izan dituen pasadizoak gehitzen jakoz; esaterako, Zürichen Maiatzaren 1ean sufridu izan eben karga poliziala, irrati japoniarretan egindako alkarrizketak, Deftones taldeagaz batera Bartzelonan emondako kontzertua edo Strike Anywhere taldeagaz Parisen emondakoa, jaialdi masiboak Euskal Herrian...

Bizkaie!-k orain egun batzuk aurreratu bezela, taldeak bihar, hilak 13, kontzertu berezia emongo dau Gernikako Astra Gaztetxean, aforoa mugatua dala. Kontzertua grabau egingo da zuzeneko hainbat irudi atarateko eta holan osotzeko ‘Zertarako Amestu’ izeneko hau, 1994tik lanean dabilen Berri Txarrak taldearen eta taldeari buruzko lehenengo DVD-Dokumentala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu